Jakin aldizkariko 220. zenbakiko Iñigo Aranbarriren 'Umorearen zimurrak' artikuluari erreparatu dio Manex Agirrek gaurkoan.
Jakin aldizkariko 220. zenbakiko Iñigo Aranbarriren 'Umorearen zimurrak' artikuluari erreparatu dio Manex Agirrek gaurkoan.
Euskaltegietako matrikulazio garaia igaro eta ikasturtea hasi berritan, AEKn pozik daudela nabarmendu du Mertxe Mugikak, gora egin duelako ikasle kopuruak lurralde guztietan.
Administrazioan Euskaraz Taldeko Fermintxo Zabalzak Osasunbideako lan eskaintza publikoaz hitz egin du.
Gure bizitzako eremu guztietan euskaraz aritzeko eskubidea badugula esan du Haizpea Abrisketak, eskubidea legez aitortua izan zein ez.
Garabide elkartean urria oparoa izan dutela azaldu du Maialen Sobrinok gurean, lehen aldiz, antolatu baitute 'Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa', hizkuntza gutxituetako agintariei zuzendutako 140 orduko formazio intentsiboa. Lehen aldiz, gainera, emakumeak izan dira nagusi Garabideren formazio ekintzetan, guztira, bederatzi hizkuntza gutxietako hamabi kide etorri dira gurera.
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, hurbiltzen ari dela baliatu du OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko Karlos Ibargurenek. Olentzeroz eta Argitxoz oroitu da horretarako. Eta ahalegina egin du irudikatzeko osasun sistema bat, gaixoak eskatutako hizkuntzan tratamendua eskainiko duena; edo mediku historia euskara hutsean jasoko duten profesionalez osatua. Euskal Herrian horretatik urrun gaudenez, osasun sistemako profesionalek duten egitekoa nabarmendu du.
Blogetan.eus atari berrituaz hitz egin du Azkue fundazioko Iurdana Acasusok gaurkoan. Webgune horren helburua euskal blogintzarako erreferentziazko gunea izatea da, bertan, euskarazko blogen bilduma eta edukiak nahieran antolatzeko aukera dago. Atari berrituak izaera parte hartzailea du, gainera, erabiltzaileen artean euskal blogen bilduma osatu eta aberasteko aukera ematen duena. Euskarazko blogintzari erdiguneko tokia eskaini nahi diote.
Alex Artzelusek sarri entzun izan du euskara pobrea dela eta ez duela balio gaur egungo bizitzako kontuak adierazteko. XX. mende hasieran, hala esaten omen zuen Miguel de Unamunok ere, euskara asko maite bazuen ere, bizitzan aurrera egiteko ez zuela balio.
Kataluniako errepublikarako bidean katalanek egindako ibilbideari erreparatu dio Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagosek.
Irlandan dago Eneritz Albizu, eta hori baliatu du hango hizkuntza gutxituaz hitz egiteko, gaelikoaz, alegia.
Nous vous avons envoyé un e-mail de vérification à . Lisez-le et cliquez sur le lien
Le plus lu