Gaur egun, Irlanda hegoaldeak estatua dauka eta hezkuntzan ikasgai gisa bermatuta dute gaelikoa, nahiz eta unibertsitatean ez duten hizkuntza horretan ikasteko ia aukerarik. Irlanda iparraldearen kasuan, ez dute inolako bermerik, Erresuma Batuaren barnean baitaude. Baina Irlanda iparraldean gaelikoaren aldeko mugimendu gehiago dagoela kontatu diote, hegoaldean baino. Horregatik uste du Albizuk euskararen kasuan ere ez dela nahikoa izango estatua izatea.