|26/11/2018
#AgurInfo7Perlak Erik Aznal: Irrati komunitarioen beharraz

Hurrengoa beste perla berezi bat. El Salvadorreko irrati komunitarioen sareko ordezkari Oscar Beltran elkarrizketatu zuenekoa. Karelean udako magazinean  El Salvador inguruko erreportaje bat egiten izan zuen "Radio Venceremos" irrati komunitarioaren berri.  Euskal Herrian 80. hamarkadan irrati libreen booma nabarmendu du «errepresio egoera batean sortzen da mekanismo bat hausnarketa propioak zabalatzeko, baina estetika ez hegemoniko batean» esan du irrati libreei buruz, eta gonbita luzatu du ere, irratiak duen funtzioaren inguruan hausnarketa egiteko. Gomendagarria oso Oscar Beltrani egindako elkarrizketa.

Loading player...
|26/11/2018
#AgurInfo7Perlak Zirimola: Gasteizko Herri Harresia

Perla ezberdinak berreskuratu ditugu #AgurInfo7 tertulian. Zirimola saio hau berreskuratu nahi izan dute Malen Aldalur eta Ane Urkolak. Gasteizko Herri Harresiari buruzkoa. Erresistentzia pasiboa erabiliz ehunka lagunek Igarki Robles, Ibon Esteban eta Aiala Zaldibar gazteak hiru orduz babestea lortu zuren Arabako hiriburuan.

Loading player...
|26/11/2018
#AgurInfo7Perlak "Zirimola": Gazteen irratsaioa

 "Zirimola" irratsaioa gogoratu dugu #AgurInfo7 tertulian. «Gazteek gazteentzako» saioa zela esan dute Malen Aldalur eta Ane Urkola ordezkariek. Eta ordezkariek diogu, "Zirimola" saioa kolektiboa izan zelako. Topatu.eus ek sustatutako saioan gazte talde ugari aritu zen gidari lanetan. Malen Aldalurrek eta Ane Urkolak ere aukeratu dituzte beraien perlak. Bi saio. Lehendabizikoan "Bi Bala" taldeko Iñaki Gurrutxaga eta Danele Sarriguren elkarrizketatu zituzten.

Loading player...
|26/11/2018
#AgurInfo7Perlak Eneritz Urkola: pozik elkarrizketarekin Itziar Ituño

"Bostetako Dilentzia" saioa gidatu zuen Eneritz Urkolak Agin Labururi lekua hartuz. «Esperientzia handia izan zen saioa gidatzea, bai profesionalki, bai maila pertsonalean» esan du magazineko garaiak gogoratuz. Eta bera ere jarri dugu memoria ariketa egiten, eta bere #perlak aukeratu ditu. Lehendabizikoa Itziar Ituñori egindako elkarrizketa, garaian, Goenkaleko "Nekane", Arraldeko Ertzaintzaren burua. Urkolak gogoratu du gogoz prestatu zuela elkarrizketa, eta saiatu zela elkarrizketa ezberdin bat egiten, Ituño bera ohartu zen horrekin, eta eskertu egin zion  hain ondo prestatu izana «pila bat estimatu nion hori» aitortu du Urkolak.

Loading player...
|25/11/2018
#AgurInfo7 «Esperientzia ona profesionalki zein pertsonalki»

Albistegietan aritutakoak, magazinak gidatzen, hauteskunde gauak,  asteroko irratsaioak, erreportaje zein bideoak...#AgurInfo7 tertulia honetako lau gonbidatuekin errez egin genintzazke beste bi tertulia, lan askotan ibilitakoak baitira irrati honetan.   Eneritz Urkola, Malen Aldalur, Ane Urkola eta  Erik Aznal hurbildu dira Donostiako estudiora, Batix Ezeiza telefonoz batu da. Orkestra gidatzen, berriz, Eider Olazar. 

Loading player...
|23/11/2018
#AgurInfo7Perlak 2014ko DIADA eguna

Bereziak izan dira oso azken urteak Katalunian, eta Euskal Herrian interes handiz jarraitu dugu geratutakoa.  Info7 irratiak ere, noski, jarraipen berezia egin dio bertako aktualitate politikoari. Pentsa, 2017-2018 denboraldiko lehen "Kalegorrian" saioa Bartzelonatik egin genuen zuzenean, eta saio berezia egin ere,  Urriaren 1eko galdeketan. Katalunian gertatutako olatua, baina, atzeragotik dator, #AgurInfo7 tertulia berezian Patxi Gaztelumendik #perla hau gogoratu du, 2014ko Diada egunekoa. 

Loading player...
|23/11/2018
#AgurInfo7Perlak Greba Orokorren jarraipena traktoretik

Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorretan apostu berezia egin du info7 irratiak. "Pikete-informatiboa" izena jarri genion jarraipen saio berezi horiei. Goizean goizetik, eskualdeka eta sektoreka egiten genuen errepasoa eta saio bereziari hiriburuetako manifestazioekin ematen genien bukaera.  #AgurInfo7 tertulia berezian Patxi Gaztelumendik 2013ako maiatzak 30eko greba orokorrean egin zuen konexioa gogora ekarri du. Bilbotik, traktore baten gainean. 

Loading player...
|22/11/2018
#AgurInfo7 Naxari Altuna emakume futbolari buruz

«Emakumezkoen futbolaren gaineko interesa arrazoitua dago taldeek kalitate handia dutelako» hala esan zuen Naxari Altunak Info7 irratian egiten zen "Kirol-Lehioa" saioan. Naxari Altuna EITBko kazetaria da eta aditu emakume zein gizon futbolean. Emakume kirolarirei buruz eta hedabideetan zein gizartean emakumeen kirolari ematen zaion lekuari buruz egin galdetu zion Mikel Ibargurenek.

Loading player...
|22/11/2018
#AgurInfo7Perlak "Lasa eta Zabala" filmari buruz

2014an estreinatu zen "Lasa eta Zabala" filma. Zinema aretoean estreinatu aurretik Tolosan emankizun berezia egin zen, bertan izan ziren Pablo Malo zuzendaria eta lantaldea. Baita Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senitartekoak ere. Alderdi politikoetako ordezkariek ere parte hartu zuten. Izan ere film hau ez zen ikus-entzuneko lan batera mugatzen, memoria ariketa bat ere izan zen, errelatoarekin zerikusi handia duena. Amaia Enetarreagak Lasa eta Zabala gazteen larruan jarri ziren Jon Anza eta Christian Merchan aktoreak elkarrizketatu zituen eta perla moduan berreskuratu ditugu #AgurInfo7 tarte honetan.

Loading player...
|22/11/2018
AgurInfo7  «Pasioa»

Beste round bat #AgurInfo7 tertulietan, aspaldiko lagunak gonbidatu ditugu berriz gurera. Mikel Ibargoien eta Patxi Gaztelumendi gonbidatu ditugu, biak info7 irratian arituak, eta bien inguruko hitz bat esango bagenu, argi dugu «pasioa». Pasioz aritu direlako mikrofono aurrean. Pasio hori benetazkoa dela frogatu dugu solasaldi honetan.

Loading player...
Page 4/ 10