|02/12/2018
#AgurInfo7 Burdinolako lehen irratsaioa

Info7 irratia bere sorreratik informazioan eta musikan espezializatutako irratia izan da, eta horregatik 13 urte hauetan estilo anitzeko musika saioak egin ditugu. Gaur, azken tertulia berezi honetan koadrila ederra elkaratu dugu, horietan artean dago Iñaki Esnaola, Info7 Irratian beteranoa da.  Esnaola 2007an hasi zen "Burdinola" egiten eta oraindik ere jarraitzen du, astelehenero, heavy metal estiloari hauspoa ematen. Hauxe Info7 Irratian emititu zen lehen Burdinola saioa. 

 
Loading player...
|30/11/2018
#AgurInfo7 Musika irratsaio berezituen aldeko apostua

Ariketa polita izan da #AgurInfo7 tertuliak egitea, aspaldiko lagunak bildu ditugu berriz ere Info7 irratiaren mikrofono aintzinean. Irrati honetako langile ohi eta kolaboratzaileak gonbidatu ditugu. Eta hasi bezala, amaituko dugu, musika hartuko dugu ardatz. Inaxio Esnaola (Burdinola),  Esther Martinez (Life is just a moment) Ines Garcia eta Maria Ugartetxea (Yellow Submarines) Rafa Cabeza (Bailara Ezkutua), Eneko Alkorta (Reggae Fever) eta Iñaki Arrizabalaga (Revolutionary Grooves) elkartu ditugu. 

Loading player...
|29/11/2018
#EGINperlak Entrevista a Mario Benedetti

En las tertulias especiales #AgurInfo7 hemos recordado también algunos momentos de EGIN Irratia. Aquí podeís escuchar un perla: entrevista al escritor Mario Benedetti. 

Loading player...
|28/11/2018
#AgurInfo7Perlak Itziar Artega: Anje Duhalderi elkarrizketa

Atzera begira jarriak gara #AgurInfo7 tertulietan. Itziar Arteaga aspaldiko laguna dugu irrati honetan, bera izan zen hastapenetan "Kalegorrian" magazineko ahotsa nagusia Martin Garitanorekin batera. Baina bere irratiko eskarmentua lehenagotik dator, EGIN irratian aritu baitzen lehendabizi. Egindako tertulia berezian, hainbat perla berreskuratu ditugu, horietako bat hauxe: Kilometroak festa batean Andje Duhalderi egindako elkarrizketa.

Loading player...
|28/11/2018
#EginPerlak [1989] Lluis Llach : «más que reivindicar la cultura propia, reivindicamos poderla practirar»

En la tertulia especial por el cierre de Info7 Irratia, hemos ido viajado en el tiempo. Mucho, exactamente 30 años, para recuperar esta entrevista que se hizo en Egin Irratia, cerrada por el juez Baltasar Garzon junto con el periódico homonimo. Info7 Irratia nacio hace 13 años para este vacio que dejo Egin Irratia. Hoy hemos reunido a compañeros de la radio EGIN para recordar momentos como este. La entrevista de Joseba Mazias a el cantautor catalán Lluich Llach. «Más que reivindicar la cultura propia, reivindicamos poderla practirar» dijo Llach en aquella entrevsita.

Loading player...
|28/11/2018
#EginPerlak Fermin Muguruza eta Mikel Laboa

#AgurInfo7 tertulietan, tertulia berezia egin dugu eta atzera begira jarri. Info7 Irratia dela 13 urte sortu zenean, hutsune handi bat betetzeko helburua zuen, Egin Irratiak utzitakoa. Gogoratutako perlen artean Fermin Muguruzak gidatzen zuen «Igo Bolumena» saioa berreskuratu dugu. Saio berezia izan zen , 1989ko azaroaren 28an egina, gonbidatu berezia joan zen estudiora: Mikel Laboa.

Loading player...
|28/11/2018
#AgurInfo7 EGIN Irratiko #perlak berreskuratzen

#AgurInfo7 tertulia bereziak iristen ari dira bere bukaerara. Solasaldi hauetan beti jartzen gara atzera begira egin ditugunak gogoratzeko. Baina, oraingoan,  gutaz baina gehiago, aurretik egon zirenei buruz aritu gara. Info7 Irratiak hutsune bat bete baitzuen: EGIN Irratiak utzitako hutsunea hain zuzen. Horregatik, gurera gonbidatu ditugu EGIN Irratian burubelarri aritu ziren Maribi Ugarteburu eta Xabi Navarro "Jota" eta beraiekin batera eta gurekin Info7 Irritian ere aritutako  Itziar Arteaga, eta telefonoz gehitu da laugarren gonbidatua, Fermin Muguruza. Noski, beraiekin ere, gogoratu ditugu hainbat #perla, kasu honetan Egin Irratiko #perlak.

Loading player...
|26/11/2018
#AgurInfo7ErikAznal Urriak 1, Drassaneseko eskola itxi berritan

Kataluniako prozesua hurbiletik bizitu zuen Aznalek, irailaren 3an ianean hasi, eta hiru egun beranduago onartu zen Kataluniako Parlamentuan lege dekretua. Urriaren 1ean, Bartzelonan izan zen Info7 Irratirako jarraipena egiten. Saio bereziko konexioa gogoratu dugu: «Azken momenturarte ez genekien zer gertatuko zen» gogoratu du Aznalek.

Loading player...
|26/11/2018
#agurinfo7Perlak Eneritz Urkola: Korrikako lehen kilometroa

Info7 irratiko beste lankide batzuek ere gogoratu dute "Korrika" #AgurInfo7 tertulietan eta hala egin du Eneritz Urkolak ere. «Gogoratzen dut kaos bat zela» esan du barrez, garaian, info7 Irratiko bi kide izaten ziren jarraipena egiten baina ez zen beti erreza beraiekin konexioa lotzea.  Korrikaren harira Alicia Iribarreni egindako elkarrizketa gogoratu dugu. Iribarren Tuterako AEK-ko arduraduna zen eta berak eraman zuen lekukoa lehen kilometroan.  Zer sentitzen da Korrika 16ren lehen lekukoa hartu aurretik? horixe luzatu zion lehen galdera.

Loading player...
|26/11/2018
#AgurInfo7Perlak Eneritz Urkola: Xabier Silveirari elkarrizketa

#AgurInfo7 tertulia berezian Eneritz Urkolak "Hitzen Lihoa" saiotik #perla hau aukeratu du: Xabier Silveira bertsolariari egindako elkarrizketa. Larri irritsi zen bertsolaria Urruñako estudioetara, garaian, N-121 errepidea konpontzen ari baitziren eta tarteka leherketak egin behar zirelako trafikoa moztu egiten zuten. Elkarrizketa hasi eta berehala esan zuen Silveirak errepidearekin kexu: «suizidio bat da, 2 ordu 20 kilometro egiteko», baina iritsi zen Urruñara "Bostetako Diligentzia" saiorako eta gogoz gogoratzen du elkarrizketa hura Eneritz Urkolak.

Loading player...
Page 3/ 10