|2015/11/04
Astorroxa: Benetako gidari izateko dekalogoa

Gure umore tartera Iraitz Madariaga batu zaigu. 10 barre azpiatalean dekalogo umoretsuak ekarriko dizkigu eta lehenengo honetan "Benetako gidari izateko dekalogoa" ekarri digu. Egin nahi duzu froga ea benetako gidaria zaren? Sakatu botoia!

Loading player...
|2015/11/03
Marc Ribot musikari mugarik jartzen ez dion gitarrista

Joseba Baleztena batu zaigu musika proposamenen atalera. Lehen kolaborazio honetan Marc Ribot New Jerseyko gitarrista ekarri digu. Tom Waits, Elvis Costello edota John Zorn bezalako musikariekin kolaboratutakoa. Bere estilo aniztasuna eta musikari mugarik ez jartzea nabarmendu dizkigu Baleztenak.

Loading player...
|2015/11/02
Peiremans bueltan oholtzara

Bueltan dira Gorka Urbizu, Imanol Ubeda, Haritz Beristain "Txiki" eta Mariano Goñi. Hamar urteren ondoren laguntasunak eta musikari bezala aberasteko nahiak elkartu ditu Berri Txarrak, Bide Ertzean, Kashbad eta Balerdi Balerdi taldeetako kideak. Zazpi kontzertu eskainiko dituzte eta ondoren printzipioz berriz desegingo da Peiremans taldea. Lehen hitzordua ostegun honetan dute Bilboko Kafe antzokian.

Loading player...
|2015/11/02
Rafeef Ziadah poeta palestinarra

Indar hunkigarria du Rafeef Ziadah-k, Danele Sarriugartek gaur ekarri digun poeta palestinarrak. Beiruten jaio eta errefuxatu palestinarren alaba eta biloba, bere poesia Palestinaren askapen borrokarekin ezinbestean lotua dago. 2011ko zuzeneko emanaldi bati esker zabaldu zen bere lana. Orain, disko berria argitaratzeko lanetan dabil eta auzo-laguntza kanpaina jarri du abian.

Loading player...
|2015/11/02
Donostia 2016: elkarbizitza helburu baina elkarren kontra arituz?

[TERTULIA] Pasa den ostiralean aurkeztu zuten Donostia 2016 Hiriburutzako programazioa. Urtarrilean hasita 102 proiektu, 500 ekimen. Gora behera guztien ondoren iritsi da hiriburutza, eta ba ote dakigu zer den Donostia 2016? Elkarbizitza sustatzea du helburu, hala erakutsi du orain arteko prozesuak? Zer garrantzia du hiriburutzak? Anartz Bilbao eta Amaia Ereñaga gurean.

Loading player...
|2015/10/30
Eraul, bakarkakotik taldera

Asier Beramendiren proiektua da Eraul taldea. Bakarlari gisa hasi, Suedian musikarako ateak zabaldu, zenbait kantu grabatu eta Kutxa Kultur Festibalean hautatu ostean bide berriak ireki zaizkio taldeari. Gurean izan ditugu Asier Beramendi bera, Borja Anton eta Maria Bustosekin batera. Gitarra, biolina eta txeloa hartuta etorri zaizkigu Eraulen kantu melankolikoekin estudioa betez.

Loading player...
|2015/10/28
Astorroxa: aholku praktikoak ama izango direnei

Amatasunak bizitza aldatzen dio bati baina bereziki alde praktikotik aldatzen zaio ama bati bere bizitza. Esperientzia pertsonala oinarri hartuta zenbait aholku praktiko eman dizkigu Idoia Torregaraik Barretartia azpi atalean. Pardelak, karritoa, norberaren dutxa, marrazki bizidunak...guztia umorez eta umoretik!

Loading player...
|2015/10/27
Siriako ahots nagusietako bat

Omar Souleyman eta bere musika ekarri dizkigu Leire Lopezek musika proposamenen tartean. Zaila izaten da inguru haietako musikaren berri izatea baina oraingoan zuzenean entzuteko aukera izango da gurean, azaroaren 7an Donostian joko baitu. Siriako gerra aurretik eskontzetan jotzen zuen Souleymanek eta bertako grabazioekin 500 disko baino gehiago ditu. Egun, Turkian bizi da exiliatuta.

Loading player...
|2015/10/23
Sagarra jo!

Mazak hartu eta sagarra joz sagardoa garai batean egiten zen modura egingo dute bihar beste behin Arizkunen XVI Kirikoketa Bestan. Langintzari ezarritako izena Kirikoketa istrumentutik dator. Hala, lana eta musika uztartzen dituen besta izango dela biharkoa adierazi digu Xabier Torres Jo ala Jo kultur elkarteko kideak.

Loading player...
|2015/10/23
"Kritikatzea sanoa da lortu nahi duzuna zerbait hobetzea bada"

Balak jaurtiz datoz oraingoan ere Bi bala taldeko kideak "Gure eroyak" disko berrian. Letra zorrotzekin eta rock doinuekin bertso rock estilo gisa definituz. Bi emanaldirekin hasi zena hiru urtetara eta bi diskotara luzatu da. Gustora daude baina proiektuak zenbateko bizia izango duen zehaztu gabe "ipurdi azpian goroldiorik ez daukagu eta" adieraziz.

Loading player...
Orria 84/ 91