|2015/11/24
Memoria, herrimiña, migrazioa...gure kantagintzan

Euskal Kantagintza atalean musika eta literaturaren arteko uztarketari begira jartzen gara Gotzon Barandiaranekin. Bordaxurik idatzi eta Pantxoa ta Peiok kantura eramandako "Galerianoren kantua", Joseba Sarrionaindia eta Ruper Ordorikaren "Martin Larralde", Oskorrik kantura eramandako Iparragirreren "Adio Euskal Herriari" eta Pedro Mari Otañoren letra eta Xabier Leteren ahotsa daraman "Ameriketako panpetan" ekarri dizkigu.

Loading player...
|2015/11/20
Euskal Zine Bilera: Kalitatezkoa eta ausarta euskaraz

Igandean hasiko da Euskal Zine Bilera Lekeition. Hilaren 29a bitarte hainbat ekitaldi, proiekzio eta solasaldi egongo dira lehiaketaz gain. 38. edizio honetan 41 film lehiatuko dira, horietako hamar profesionalak eta hogeitamaika amateurrak. Joseba Zuberogoitia Euskal Zine Bilerako lantaldekideak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|2015/11/20
"Nahiko narratsa naiz gitarra jotzen, taldeak kolorea ematen dio"

Bakarka hasi zen Unai Pelayo donostiarra, ondoren joan ziren lagunak batzen eta egun Pelax eta Cowboy´s Orchestra dira. Pasa den martxoan grabatu zuten lehen lan luzea eta kontzertuz kontzertu dabiltza. Gaur Kaskarotenea ikastolaren alde joko dute Ziburun Aguxtin Alkhatekin batera. Lehenik ordea, gurean egin dute geldialdia eta akustikoa eskaini digute.

Loading player...
|2015/11/17
Negu Gorriak-en kantuen tripak

Euskal kantagintza atalean bi lagun berri batu zaizkigu, Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti. "NGsamples" izeneko ekimena sortu zuten biek, horrela, Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu edo sampleak zein abestitan duten jatorria aztertzen ari dira. Zenbait adibide jarri dizkigute.

Loading player...
|2015/11/16
Loreak "flowers" bihurtuta oscarretatik gertuago

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren pelikula oscar sarietatik gero eta gertuago dago, AEBetara behintzat iritsi da. Ingelesez besteko pelikula onenaren atalean Espainia ordezkatuko zuela jakin ostean herrialde honetan promozionatzeari ekin zioten eta New Yorken, Washingtonen eta Miamin estrenatu dute, laister Los Angelesen. New Yorken bizi den Gari Udabe kazetariak kontatu digu zer nolako oihartzuna izaten ari den.

Loading player...
|2015/11/13
"Pentsatzen nuen ez nuela gehiago kantatuko baina lortu dut"

Orain arteko rock estiloa alde batera utzi eta funk, soul, reggae eta, oro ar, dantzarako doinuekin dator Sorkun Ziklomorphosia bere bakarkako laugarren diskoan. Dantza alaiak letra tristeak orekatzeko. Aitortu digu urte gora beheratsuak izan dituela eta barruan zuen hori atera duela Eider Rodriguezen laguntzarekin, berak egin ditu kantu gehienen letrak. Pozik, "subidoiarekin" dagoela aitortu digu, lortu izanaren poztasunarekin

Loading player...
|2015/11/10
Modernoa eta euskal nortasuna ikur

Euskal kantugintza atalean beste hiru perla ekarri dizkigu gaur Carles Belda musikari eta trikitilariak. 70-80 hamarkadetako singleak guztiak, Fernando Unsainen "Bat, bi, hiru, lau", Donatoren "Guria" eta Estitxuren "Eskualdun makila". Kantugintzari modernitatea bai baina euskal nortasuna atxiki zutela guztiek azaldu digu. Horren lekuko entzun ditugun kantuetako doinuak, irrintziak edota hitzak.

Loading player...
|2015/11/06
"Hau diskorik onena da eta gu nahiko primateak gara"

Festa eta parranda alaitzeko gogoz datoz beste behin Ze Esatek! taldeko lagunak "Inoiz egin dugun diskorik onena" lan berriarekin. Gaurkoan platano jantziak autoan ahaztuta etorri zaizkigu Unai Arzelus eta Manex Berzosa baina euren izaera primatea aitortuz. Bonberenea Ekintzak zigiluarekin kaleratu berri duten diskoa zuzenekoetan aurkezteko gogoz daude.

Loading player...
|2015/11/06
Amets amerikarraren gainbehera

Zesta puntako pelotariak izarrak izan ziren AEBetan 60. hamarkadan Jai Alai-en eztandan. 5.000 ikusle harmailetan eta milioi bat dolar irabazten zituzten enpresek gau bakoitzeko. Amets hura ordea, hustu zen eta gaur egun gainbeheran dago zesta punta AEBetan. Ordungo pelotarien historia kontatzen du Jai Alai Blues dokumentalak. Gaur aurkeztuko da euskal aretoetan. Gorka Bilbao zuzendariarekin hitz egin dugu.

Loading player...
|2015/11/05
"Hiriburutzak ez ditu eraikin berriak sortuko, herritarren elkarbizitza hobetzeko tresnak eskaini baizik"

Donostia 2016 Hiriburutzaren atarian 102 proiektu eta 500 ekimen inguru bilduko dituen programazio osoa aurkeztu berritan hitz egin dugu Xabi Paya kultura zuzendariarekin. Hiruburutza zer den ulertzeko urrats ezinbestekotzat jo du azken hau. Argi azaldu digu, ekimenak ez dituela eraikin berriak sortuko, pertsonen arteko harremanak aldatu eta elkarbizitzarako tresnak eskaini nahi dituela. Kortxoeneaz galdetuta, iritzi pertsonala eman digu eta argi azaldu du ez direla eredu kontrajarriak.

Loading player...
Orria 83/ 91