|2016/07/04
Susana Thenon deskubritzen

Literatur proposamenen tartean autore bat deskubritzen deneko plazera konpartitu nahi izan du gurekin Danele Sarriugartek eta Susana Thenon idazlea ekarri digu. Orain arte deskubritutakoa kontatu digu eta haren lau poema ere ekarri dizkigu, Iñigo Aranbarrik Armiarma atarian euskarara itzuliak. Nekanek Zinkunegik egin dizkigu irakurketa lanak.

Loading player...
|2016/07/04
Udak jazz doinua du

Getxoko jazz jaialdia abiatu zen ostiralean eta horren ondoren etorriko dira Gasteizkoa eta Donostiakoa, besteak beste. Jazzarekin lotutako hainbat hitzordu izango ditugu uztailean. Donostiako Jazzaldiak 51. edizioa du aurtengoa eta 50 urteak biltzen dituen liburua kaleratu berri dute. Aurtengo edizioaren xehetasunak ere eman dizkigu Jesus Torkemada prentsa arduradunak.

Loading player...
|2016/06/30
Sorgin bihurtzeko deia EHZtik

Sorgin zelaian, gurean asma lelopean bihar abiatuko da Euskal Herria Zuzenean festibala Lekornen burujabetza ardatz hartuta. Musika eskaintza zabalaz gainera, Eztabaidagunea, Gune Ubela edota tokiko produktuek izango duten lekua aipatu dugu antolatzaileekin. Pauline Guellek eta Txomin Urrizak eman dizkigute xehetasunak.

Loading player...
|2016/06/29
Astorroxa: barrakak edo "lurreko infernua"

Bizitzako beste pasarte bat ekarri digu gaur Astorroxa umore tartea isteko Idoia Torregaraik Barretartia atalean: barraka edo tio vivo guneko bere esperientzia, "lurreko infernua" deitu diona. Karruselean, ohe elastikoetan, autotxokeetan, eltzean edo tiro pitxoiean bizitakoak kontatu dizkigu. Animo Santixabeletan Idoia!

Loading player...
|2016/06/27
Eugenio Arraiza, euskal kulturaren bultzatzaile nekaezina

Eugenio Arraiza hala definitu digu Mikel Haranburu Euskokultur fundazioko kideak. Memorian, toponimian, komunikabideetan, bertsolaritzan edo kantugintzan egindako ekarpena aipatu ditugu. Hura gogoan 40 urtez euskal kultura:Eugenio Arraiza gogoan mahaingurua antolatu dute gaur arratsaldeko 17:30ean Iruñeko Kondestable jauregian UEUk antolatutako Udako Ikastaroen baitan.

Loading player...
|2016/06/24
"Taldea nire kantak jotzen zoriontsu dela ikustean oso zorteduna sentitzen naiz"

Izaro izen artistikoaren atzean duela bi urte gitarra erosi, konposatzeko adina ikasi eta behin barruko txorrota zabalduta geratu gabe dabilen Izaro Andres da. Bere lehen diskoa grabatzen ari da Oriol Flores, Iker Lauroba, Ane Bastida eta Yon Bidaurrekin batera, irailean kaleratuko duena. Bertako bi kantu jo dizkigu.

Loading player...
|2016/06/23
"Euskal kulturak urteak daramatza autodeterminatzen"

Eta kultura autodeterminatuko balitz? izenburupean bi eguneko jardunaldia antolatu dute UEUk eta Jakin aldizkariak elkarlanean. Hamabost aditu ariko dira gogoetan eta sei kultur egitasmo eredu ere aztertuko dituzte. Uztailaren 6 eta 7an izango da Baionako Zizpa gaztetxean. Lorea Agirre antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|2016/06/23
Astorroxa: ze musika du kanpainak? PP denetan txapeldun!

Astorroxa umore tartean Eñaut Gantxegik hauteskunde kanpainaren errepasoa egin digu baina musika aldetik. Ezkerrari alegrantzia falta somatu dio, PPk berriz bertsioak soberan ditu. Ikasturte honetan gonbidatu berezi izan ditugun Iñigo Urkulluk, Begoña del Tesok eta Ruper Ordorikak euren oporretako planaz ere hitz egin digute.

Loading player...
|2016/06/22
Ama Say..."Euskal Pixies"

Musika proposamenen tartean Ama Say taldea ekari digu Axier Aizpuruak Bukowskiko kamareroak. Dutekin batera bere talde gustokoenen artean daudela bizkaitarrak aipatu digu; musikalki desberdina eta hizkuntzari dagokionean euskara eta ingelera kantu berean uztartzea aipatu dizkigu berezitasun bezala.

Loading player...
|2016/06/21
EHZtako muntaketan laguntzera animatzen zara?

Gaur hasi dituzte EH Zuzenean festibaleko muntaketa lanak uztailaren 1, 2 eta 3rako guztia prest egon dadin Lekornen. Hori bai, dena ez da lana izango, egitarau erakargarria antolatu dute baita muntaketa egunetarako ere. Pauline Guelle lehendakariak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
Orria 68/ 91