|2016/07/21
Durangoko Folk jaialdian Mazedonia  gonbidatu

Larunbat honetan izango da Durangoko Folk Nazioarteko jaialdia, eta Mazedoniako Orce Nikolov taldea izango da gonbidatu. Iluntzeko zortzietan hasiko da ikuskizuna Durangoko Santa Ana Plazan eta herriko Kriskitin taldeak ere hainbat dantza egingo ditu. Amaieran, bi taldeek batera egingo dute dantza. Sarrera debaldekoa da eta 400 exerleku jarriko dira, euria eginez gero Santa Ana elizako aterpera mugituko da ikuskizuna. Marisa Barrenak eman dizkigu xehetasun guztiak.

Loading player...
|2016/07/21
Garagart garagadoa, garagardo eztia

Mattin Ostolaza eta Jason Gutierrez izan ditugu gaur gurean. Astero astero Euskal Herriko garagardotegi artisau bat bisitatuko dute eta gero gurera etorri, garagardo eta guzti, noski.  Aste honetan Arabako GaragArt garagardoa ezagutu eta Iñaki ekoizlearekin izan gara. Berezia da estudiora ekarri dugun garagardoa, garidun garagardoa izateaz gain eztia ere baduelako. Estudioan dastatu dugu Gary & Esti birra, eta asko gustatu zaigu!

Loading player...
|2016/07/21
Herritarrek eskatutako txupinazo hirukoitzarekin hasiko dira Errenteriko Madalenak

Jon Collar Errenteriko kultur-zinegotziak eman dizkigu hastear diren Madalenen inguruko xehetasun guztiak. Prozesu-partehartzailean oinarrituta, gustu guztiak asetzeko festak izango dira aurtengoak. Collaren arabera, egin den lanari esker egun guztiak izango dira bereziak eta zaila da bat besteen gainetik nabarmentzea. Musikari dagokionez aukera aparta izango da, besteak beste, Raimundo Amador izanen da larunbatean Alamedako oholtzan.

Loading player...
|2016/07/21
Autozitrika eta Gizurdea hitzak onartu ditu Eukalzaldiak

Euskarak hitz berriak behar ditu eta Euskaltzaindian burokrazia oso mantsoa dela ikusita, hizkuntza akademia berria jarri dugu martxan Info7 irratian: Euskalzaldia. Hainbat dira gure erredakziotik pasako diren urgazleak, lehen mailako filologoak denak. Eñaut Gantxegi izan da euskara aberasten lehendabizikoa, bi hitz gehitu ditu hiztegira. Autozitrika eta Gizurdea. Zer diren jakin nahi?

Loading player...
|2016/07/19
"8 apellidos vascos filmak eman zuen gerra ikusita...Nueva Zelandatik etorriko dira orain"

Tentazioari ezin eutsi, eta guk ere jakin nahi izan dugu zer pentsatzen duten Zumaiarrek "Games of Thrones" telesaia bertan grabatuko dutelako. Telefono zenbaki bat zoriz hautatu eta aitona jator batek erantzun digu. 

Loading player...
|2016/07/19
Mitologiak badu zerikusirik zientziarekin?

Asteartero-asteartero izango dugu gurean Joseba Aurkenerena, euskal sinesmen zaharrei buruz arituko gara. "mundua ulertzeko interpretazio ezberdin horietatik sortzen da sinesmena" esan du gurean Aurkerenak. Gaur aurkezpen orokor bat egin digu, euskal mitologiaren ezaugarri nagusiak aipatuz, eta batez ere, mitologia edo euskal sinemen zaharra zer den eta nondik datorren azalduz. 

Loading player...
|2016/07/18
"Arteari esker lortu da Gerra Zibileko  gertaera batzuei balore sinbolikoa ematea"

Gaur Gerra Zibila ondorio izan zuen altxamendu nazionalaren  80. urteurrena dela aitzakiatzat hartuta, Lurdes Otaegi EHUko ikerlaria gonbidatu dugu gaur gure estudioetara. OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUKOAK. Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak versus kontaera historiko-politikoa liburuaren editorea da Otaegi, Mari Jose Olaziregirekin batera. Ikerketa honen helburua izan da "Gerra Zibilari buruzko irudi historiko eta fikziozkoen azterketa egitea, artean, historiografian eta politikan eratutako memoria-lekuak aintzat harturik” azaldu digu Otaegik.

 

Loading player...
|2016/07/05
Negu Gorriaken sanpleetatik Negu Gorriak sanpleatzera

Euskal Kantugintza atalean Negu Gorriaken kantuak aztertzen ditugu #NGSamples atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Ikasturteko azken atalean bira osoa eman dugu, Negu Gorriakek bere kantuetan erabili zituen sanpleak aztertzetik Negu Gorriaken kantuak sanpleatu dituzten taldeetara igaro gara.

Loading player...
|2016/07/05
Plaza eta akademia uztartuz

Hirugarren geltokira iritsi da Europa bat-batean egitasmoa, Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa egingo da Donostian uztailaren 11tik 16ra. Goizetan jardunaldi akademikoak eta arratsaldetan bat bateko emanaldiak uztartu dituzte. Amaiera berriz, larunbatean emango zaio Kursaalen izango den jaialdiarekin. Jon Agirresarobek eta Karlos Aizpuruak eman dizkigute xehetasunak.

Loading player...
|2016/07/04
Akustikoen errepasoa

Asko izan dira ostiral goizetan gure estudioak eta uhinak musikaz jantzi dituzten sortzaile eta musikariak: Perlak, Jurgi Ekiza, Eraul, Pelax, Anari, Joseba BLenoir, Amorantea, La Basu, Libe, Izaro, Mikel Uraken...ostiraletako elkarrizketa akustikoen errepasoa egin dugu musikarien hitzak eta kantuak gogora ekarriz.

Loading player...
Orria 67/ 91