Sorgin bihurtzeko deia EHZtik

Sorgin zelaian, gurean asma lelopean bihar abiatuko da Euskal Herria Zuzenean festibala Lekornen burujabetza ardatz hartuta. Musika eskaintza zabalaz gainera, Eztabaidagunea, Gune Ubela edota tokiko produktuek izango duten lekua aipatu dugu antolatzaileekin. Pauline Guellek eta Txomin Urrizak eman dizkigute xehetasunak.

Audio_placeholder

Sorgin bihurtzeko deia EHZtik

Loading player...
Lekorneko Garro eremua iazko edizioan BOB EDME
Lekorneko Garro eremua iazko edizioan BOB EDME

Publiko zabalago bati irekitzeko indar berezia egin dute aurten. Esaterako, igandeko sarrera merkeagoa izango da edota eztabaidetara soilik joan nahi duenak ez du sarrera ordaindu beharrik izango.