|2016/12/02
Luis Ezeizabarrena (bonberenea) "Saiatzen gara artsitari bestelao balio bat ematen"

Nork ez du ezagutzen Tolosako Bonberenea? 19. urteurrena ospatzen ari dira aurten, abendua berezia izanen da eta ospakizunetan arituko dira. Durangon ere izango da bonberenea zigilua duten ekoizpenak erosteko aukera, 7 nobedade guztira. Autoekoizpenera jotzea gero eta gehiago erabitzen dute musikariek, aunitzek jotzen dute Bonbereneara. Luis Ezeizabarrenak aitortu digu artista etxean bezala sentiarazten saiatzen direla, eta noski balio bat eman artistari.

Loading player...
|2016/12/02
Disko eta liburu azoka baino "Euskal Kultura Azoka" deitu beharko genioke

Batzuen ustez motz geratu da Durangoko azokaren izena "liburu eta disko azoka". Beharko luke izan "Euskal kulturaren azoka" esan du gure tertuliakide batek. Durangoko azoka urteekin asko garatu egin da eta gaur egun 8 gunez osatuta dago. Gune horietako arduradun batzuk etorri dira gurera: Anartz Bllbao (Gogoeta Plaza), Lutxo Egia (Ahotsenea) Itziar Elias (Szenatokia).

Loading player...
|2016/12/02
Nerea Mujika (Gerediaga) "Durangoko azokak euskal herrian ez ezik, kanpoan ere badu zer esana"

2016ko Durangoko Azokak ateak ireki aurretik hitz egin dugu Gerediaga Elkarteko lehendakari Nerea Mujikarekin. Durango Euskal Herriko erromesaldi bilakatuko da datorren astearterarte. Bisitariak 349 nobedade topatuko ditu 246 erakustokitan. 200 ekitaldi baino gehiago izango dira aurten. Mujikarekin aurtengo leloaren zergatiaz aritu gara, baita Argizaiola sariaz ere. Aurten, inurri lana egiten duten horiek jasoko dute errekonozimendua, lurralde bakoitzatik batek.

Loading player...
|2016/12/02
Gaur Kalegorrian Durangoko Azokatik ZUZENEAN

Gaur Kalegorrian saioa Durangoko azokatik egingo dugu, Landakotik. Segidan duzue prestatu duguna eta gure txokotik igaroko diren gonbidatuen zerrenda:

|2016/12/01
Asko hitz egin da zentsuraz eta gutxi erakusketaz

Aitor Izagirrerekin bisita gidatua egin dugu Koldo Mitxelenan ikusgai dagoen "Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak" erakustan. Ezaguna egingo zaizue izenburua, albiste izan baita berriki, bi euskal preso politikok egindako obrak zentsuratu dituelako Donostiako 2016ko Kultur Hiriburutzak, eta horrek zer esan handia ekarri du. Zentsura horrek baina, itzalpean utzi du erakusketa. Kalegorrian saioan hurbildu egin gara KMra, erakusketa bertatik bertara ikusteko. 

 

 
Loading player...
|2016/11/30
"Gure kulturarekin eta hizkuntzarekin errekonziliazio abagunea"

Durangoko liburu eta diska azokaren garrantziaz galdetuta, urteko hitzordu garantzitsua dela esan dute Marisa Barrenak eta Ana Izagirrek "Durangoko azoka da gure kultura eta ekoizpenaren termotroa" diote. Baina, hitzordu honek bere baditu hainbat argi ilun ere. Ez da gehiago hitz egiten salmentaz kulturaz baino? Ematen al digu azokak zerbait berria edo denda erraldoi bihurtu da? Hastear den Azokaren bueltan egin dugu gaur hausnarketa. 

Loading player...
|2016/11/30
"Nafarroa osoan daude bizirik euskal izakera eta hezikera"

Abenduaren 3an Euskararen eguna eta Nafarroako eguna ospatuko ditugu. Bi ezaugarri horiek ederki betetzen ditu Iñaki Perurena harri jasotzaile, aktore eta historiazaleak. Nork ez du gogoratzen telebistako kazetari bati eman zion azalpen magistrala? Argi utzi du gurean ez dituela maite egutegian jartzen diren egun bereziak "euskararen eguna egunero izan beharko luke" esan du, eta Nafarroan euskaldun sentitzen ez denari, zera: euskara hizkuntza hilda dago leku batzuetan, baina, ez euskal izakera eta hezikera".

Loading player...
|2016/11/30
Amets Arzallus "Kezkatzen naiz andamio hutseko bertsogintza ikusten dutenean"

10. urteurren hau ospatzeko egiten ari garen #ezpalak elkarrizketa sortan, bertsolaritzaz ere aritu gara. Nola ez, gure erredakzioan, Agin Laburu izan badugu. Nola ahantzi bere umorea, bai "bostetako diligentzia" saioan baita "jokoa jolas" saioan ere. Berriro ere lanean jarri dugu, eta aurrean beste bertsolari bat: Amets Arzallus. Bertsolaritzaren inguruko klase magistrala izan da hau, Ametsen bertso nabarmengarrienak aztertuz eta hendaiarraren ibilbidearen garapenean sakonduz. 

Loading player...
|2016/11/30
"Ilargi arrantza" unibertsoan mugiltzeko txontxongilo obra

"Ilargi arrantza" du izena Maika Etxekopar eta Battit Halsoueten ikuskizun berriak. Haurren gozagarri egindako txontxongilo obra da, hitzez eta kantuz josia. Ikuskizun poetikoa dela esan digu Etxekoparrrek eta  45 minutuz, unibertsoan murgilduko direla haurrak. Idazteko momentuan nazioarteko beste ipuinak izan dituzte oinarri "zerua eta itsasoaren arteko parekotasuna kontatzen duten ipuin politak topatu genituen", guztiak baliogarriak izan dira "Ilargi Arrantza" idazteko. 

 

Loading player...
|2016/11/28
Zein film egin dira euskaraz? Ganbaran topatuko dituzu

Euskarazko zinemagintzaren memoria denen eskura online jarri dute Zinea.eus eta Zinea Sortzen enpresek, euskarazko zinemagintzaren biltegitzat jo daiteken Ganbara datu-basea sortu baitute. 200dik gora film, 400 profesional eta 50 enpresa inguru topa daitezke bertan gaur egun. Eta berrikuntza nagusia filmeen gidoiak eskura daudela. Maialen Goñik eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
Orria 56/ 91