|2016/11/24
Reggae zaharraren festa

Ohitura bilakatzen ari da dagoeneko Reggae Fever Festa, bigarren edizioa izango baita larunbat honetan Lasarte Orian. Eneko Alkorta da antolatzailea, info7 irratian ostegunero 23:00tan Reggae Fever saioa egiten duena. Berak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|2016/11/23
Habanan Sarrirekin salsa dantzatzeko zorian

Giussepe Olaizzola gure opera kritikoa Habanan topatu dugu bere astoa eta mandoarekin. Sarri-opera bat topatzeko itxaropenez joan da baina ez omen du topatu. Bien bitartean, gustura harrapatu dugu salsa eta guaracha dantzatzen. Aukera suertatzen bada akaso Sarri dantzan agertzen den argazkia bidaliko digula esan digu.

Loading player...
|2016/11/22
Zein dira trikitixako gure erreferenteak?

Euskal kantugintza atalera lagun berri bat batu zaigu, Maixa Lizarribar, "Maixa eta Ixiar" taldean urtetan aritutakoa eta egun trikitixa irakasle dena. Trikitixan dugun ondareari begira jarriko gaitu, hain zuzen. Gaurkoan gure erreferente nagusiak landu ditugu: Maurizia, Jacinto Rivas, Laja eta Landakanda, Joseba Tapia eta Kepa Junkera.

Loading player...
|2016/11/21
"Libre sentitu eta erritmo berdina eramatea, hori da gure formula"

Hogei urte beteko ditu Zea Mays taldeak 2017an, eta Harro esanez datoz. Hitz bakar horrekin izendatu dutelako beren ibilbideko zortzigarren diskoa, hamabost kantuz osatua eta kaleratu berri dutena. Aiora Renteria taldeko abeslariak aurkeztu digu disko berria, taldearen ibilbideaz ere hausnartu dugu.

Loading player...
|2016/11/21

Hogeitamar urtetan sartuta krisi existentzialak harrapatu zuen Maite Bidarte eta pentsatu zuen "mundu honetan ni bezain izorratua dagoen norbait egon behar du". Horrela hasi zen bere hospital berean eta momentu berean jaio zen horren bila. Eta bilaketa hori kontatzen duen Karta Astrala egin du Koldo Garciarekin batera. Euskal Zine Bileran saritua eta berriki Trueban eskainia.

Loading player...
|2016/11/15
Kantugintzak funtzio politikoa ala artistikoa?

70-80 hamarkadara begira jarri gara Euskal kantugintza atalean Gotzon Barandiaranekin. Musikari bat, Imanol, eta bi idazle aipatu ditugu, Mikel Arregi eta Xabier Amuriza eta haien uztarketatik jaiotako "Poeta kaxkarra", "Mendian gora" eta "Ilun ikarak" kantuak entzun ditugu. Artearen autonomia ala borrokarako tresna? Orduko eztabaidei heldu diegu.

Loading player...
|2016/11/15
"Nerabezarora itzultzen ari naiz"

Joseba Tapia esan eta burura datorkigun istrumentua trikitixa da. Imaginarioa berritu beharrean gaude ordea, zeren gitarra elektrikoa hartuta dator Joseba Tapia & Besamotzak bere proiektu berrian. Tapiaren ibilbide oparoko hainbat kantu hautatu eta zuzenekoak eskaintzen ari dira, ostiral honetan Egiako Bukowskin dugu hitzordua info7 irratiaren urteurren jaialdian.

Loading player...
|2016/11/14
"Bertso udalekuak, udan nire buruari egiten diodan oparia"

Bertsolaritzaren ertzak aztertzen ditugu hilabetean behin Ane Labakarekin, gaur Bertso Udalekuei begira jarri gaitu. Negu giroan gauden arren, udako planak egiten joateko. Begirale eta begiratuen esperientzia uztartu dugu, Oihana Arana gazteak ere kontatu baitigu bere esperientzia.

Loading player...
|2016/11/14
Sustrai Colina "Ondokoen kausak konpartitzea dagokigu txikioi"

Zubigile izatea, ideia hori nabarmendu zuen Sustrai Colinak Xilabako txapela irabazi berritan kantatu zuen agurreko bertsoan. Ideia horretan sakondu dugu berarekin baita larunbateko saioan ere. Txapela berriak konfidantza eta askatasuna emango diolakoan gustura agertu da egindako lanarekin.

Loading player...
|2016/11/11
Begirada xaloa

"Geroarte" esanez dator Bide Ertzean taldea Zutaz kantatzeko liburu-CDarekin. Hemezortzi urteko ibilbidearen erakusgarri den liburua idatzi du Jon Eskisabel kazetariak, eta liburu barruan hamalau kantuz osatutako CDa dator. Emanaldi gutxi batzuk eskainiko dituzte abenduan. Taldeak egindako ekarpenaz hitz egin dugu Eskisabel eta Imanol Ubedarekin.

Loading player...
Orria 57/ 91