|2016/12/07
"Teknikoki diskoa egiteko modua dago lan berriaren oinarrian"

Ruper Ordorikaren Guria ostatuan disko berria ezagutu dugu gaur musikari oñatiarraren eskutik. New Yorken grabatuta, azken diskoak bezala, teknikoki egindako lana nabarmendu digu. Durangoko azokako disko salduenen artean egonik, euskal kulturaren plazaz galdetu diogu baita Hautsi da Anphoratik hona egindako ibilbidez ere.

Loading player...
|2016/12/06
"Heldutasun mailara iritsi gara"

Lurpekhariä disko berria kaleratu du Kokein talde eibartarrak, bere hamabost urteko ibilbidean bosgarren lana. Distorsio gehiago duela eta indartsuagoa dela adierazi digu Zaloa Urain abeslariak. Taldea helduarora iritsi dela eta berak musikari gisa segurtasun gehiago ere baduela esan digu.

Loading player...
|2016/12/06
"Nire ogibidea nire hobbya ere bada, zorteduna naiz"

Pelloren paperean ikusiko dugu Gorka Otxoa Igelak filmean, berriki estreinatu da Patxo Telleriaren lana zine aretoetan. Komedia sozial honetaz, bere lanbideaz, zinea zein telebistaz, ETBren egoeraz eta aktoreek arazo sozialekiko duten konpromisioaz hitz egin dugu berarekin.

Loading player...
|2016/12/05
"Ez nuen ni goratzeko liburu bat egin nahi, istorioa garbi kontatzea zen garrantzitsuena"

Kirmen Uribe idazlearen "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberria da aurtengo Durangoko azokako izen nagusietako bat. Letamendi-Urresti familiaren urratsak jarraituz Euskal Herrian XX.mendean izan den erresistentzia politikoaren erretratua osatu du idazleak. Uribe berak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|2016/12/05
¿Cómo era la Feria de Durango hace 30 años?

Al igual que hacemos todas las semanas, el periodista Iñaki Altuna nos ayuda a repasar los convulsos años 80 en Euskal Herria. Un repaso que como siempre lo realizamos con la ayuda de nuestra hemeroteca y en concreto, con las ediciones del periódico Egin de aquella época.

Loading player...
|2016/12/05
¿Qué retos tiene la Azoka de Durango de cara al futuro próximo?

Hoy, en la tertulia política de Kalegorrian, Asier Blas, Gotzon Elizburu y Andeka Larrea han reflexionado en torno a los retos de futuro que tiene la Azoka de Durango para seguir ampliando su oferta al máximo posible de público.

Loading player...
|2016/12/02
Ereñotzun...maldan gora eta maldan behera!

Xabi Solanoren diska berriak Ereñotzu du izena, eta maldan gora eta behera dabiltza Huntza taldekoak. A ze arrakasta izan duen sare sozialetan publikatu duten kantu bakarrak. Huntzak ere Durangon aurkeztuko du Ertzetatik diska. Trikitixa protagonista beraz, baina zer du trikitixak horrelako arrakasta izateko, lehen eta orain? Solanok ere liburua plazaratu du, bere kantuen partiturekin, eta HUNTZAko Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz trikitixarekin etorri dira eta zuzenean egin dizkigute bi kantu.

Loading player...
|2016/12/02
Willis Drummond en Tabula Rasa

2 urteko atsedenaldia eta gero bueltan dira Willis Drummond taldekoak, gaur bertan eskainiko dute Euskal Herriko lehen kontzertua, Plateruenean. Kide berri bat ere gehitu da taldera, Joseba Lenoir, bera gerturatu da estudiora. Oholtza gainean egondua da Willis Drummondekin baina hau da diskaren grabaketan parte hartzen duen lehen aldia.

Loading player...
|2016/12/02
"Autoekoizpenean arriskuak daude baina askatasun handia ere"

Josune Murgoitio eta Fernando Torrecilla idazleak eta Xabi Herrera Makulukeneko musikaria hurbildu zaizkigu ere gaurko saio berezira. Hirurak dira sortzaileak eta guztiek egin dute autoekoizpenaren alde. Hirugarrenez, autoekoizle hainbatk euren standa jarri dute. 16 kidek parte hartuko dute espazio antolaketan. Areto Nagusiaren alboan dago auto edizioentzako espazioa.

 

Loading player...
|2016/12/02
Ez badakizu Durangon zein liburu erosi, hemen proposamen interesgarri batzuk!

Hiru hitz, hiru liburu, eta jolasteko gogo aunitz. Irati Jimenez idazlearen bisita izan dugu gaur, eta hiru liburu ekarri dizkigu besazpian: odola, musua eta gatza. Hirurak Txalapartarekin kaleratuak.  Eta liburu berriekin iritsi dira Durangora ere Katakrakeko lagunak, orain arte liburudenda eta jatexe, argitaletxe badira orain, Nerea Fillatek eman digu kaleratu dituzten bi liburuen berri.

Loading player...
Orria 55/ 91