|2017/02/10
Andoainen NAGARE hip-hop ikuskizuna gaur

Bastero Kulturgunean NAGARE dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da gaur. Dantza eta ikus-entzunezko teknologiak batzen dituen emanaldi ikusgarria da. Ostiralean, 21:30tan hasiko da emankizuna, gazteentzako 3 euroko sarrera berezia izanen da gainera. Ez da hori Bastero Kulturgunean egonen den ekitaldi kultura bakarra. Entzun hemen agenda.

Loading player...
|2017/02/09
EITBn eguraldiak hartzen duen lekuaz titietaraino!

Astorroxa gure umore tartean eguraldiari begira jarri gaitu Onintza Enbeitak, zehazki esanda EITBn eguraldiak hartzen gehiegizko lekuaz nazkatuta agertu zaigu, "neguan elurra egitea eta udan bero egitea gauza anormaltzat jotzeraino" dio. Aktualitatearekin lotutako beste zenbait errealitate ixiltzeko taktika izango ote da?

Loading player...
|2017/02/03
"Erosotasun eremutik ateratzea gustuko dugu"

Lumi bikotea ezagutu dugu gaur, Nahia Zubeldia ziburutarrak eta Manu Matthys donibane lohitzunetarrak osatzen dutena. Batak ahotsa, gitarra eta pop ukitua jartzen du besteak berriz, soinuak eta musika elektronikoa. Disko berria kaleratuko dute aurten.

Loading player...
|2017/02/02
Gure ihauteriak munduan bakarrak ote dira?

Asteko argazkiak atalean ihauteri giroan murgildu gaitu Bostok Photoko Gari Garaialdek. Berak bereziki gustuko ditu aste honetan Ituren eta Zubietan ospatu diren ihauteriak eta bertan izan da. Antzeko irudiak ekarri dizkigu ordea Europako beste txoko batzuetatik ere.

Loading player...
|2017/01/31
"Oholtza berak eman dizkit antzezlana egiteko ideia gehienak"

"Atte hil aurretik" antzezlana ezagutu dugu gaur Miren Tirapu aktore eta protagonistarekin. Zuzenketa lanetan aritu da, aldiz,  Miren Etxekopar. Tirapuk aitortu digu "aldaketa dezente egon dira hasieran nuen ideiatik, gaur oholtza gainean defendatzen dudanera", baina bada zerbait hasieratik zuena garbi: amonaren baserria eta bertako harategia izango zirela antzezlanaren oinarria.

Loading player...
|2017/01/30
 ARGIA saria emakumeak lehen lerroan jartzeagatik

Antxeta Irratiak eta Oiartzun Irratiak elkarlanean egiten dute hamabostero Amapola Morea. Emakumea lehen lerrora eramateagatik jaso dute saria, besteak beste.  Izan ere, saio bakoitzean, emakume bat da protagonista, eta ordu luzeko elkarrizketa hurbil eta atseginak egin ohi dituzte. Saria jaso eta egindako hitzartzean erakutsi bezala, umorerik ez da falta Amapola Morean saioan. Info7 irratian ere baduzue Amapola Morea aditzeko aukera, astelehenetan 19:00tan (hamabostero). 

Loading player...
|2017/01/27
"Euskal Blues-a egiten dugu guk"

Blues doinuak ekarri ditugu gaur gurera Starblues taldearekin. Berriki aurkeztu dute "Gu geu" diska. Bluesa amerikar doinua izan arren, euskaraz abesten dute, alegia, "euskal bluesa abesten dugu guk" esan du gurean Jon Barrerosek. Barreros  taldeko ahots nagusia eta gitarra da eta ez da estudieoetara bakarrik etorri: gitarra ere ekarri du, eta zuzenean eskeini dizkigu hainbat kantu.

Loading player...
|2017/01/27
FIPA jaialdia, Europan erreferente

Igandean amaituko da Biarritzen ospatzen ari den FIPA ikus entzunezkoen nazioarteko jaialdia. 30. edizioa du eta Kanada da aurten herrialde gonbidatua. Europako jaialdi erreferente bat izan arren, ezagutzen al dugu Euskal Herrian? Jon Garmendiak gerturatu gaitu hara.

Loading player...
|2017/01/25
Dolox izadako zuzendari nagusia!

San Sebastianen ondorenarekin etorri zaigu gaur gure "Dolox" Astorroxa tartera. Aurten, betaurreko moreak jantzita irten da kalera eta gauza asko deskubritu ditu, bronka hainbat ere izan ditu, tartean bere semearekin onddo kroketak egin ez dizkiolako soziedaderako. Bere ametsa zein den ere kontatu digu: izadan zuzendari nagusia izatea.

 

Loading player...
|2017/01/25
Guinnes errekorra Muxikoak dantzatzen

Iazko udazkenean Lezoko hirigune historikoak inoiz ez bezalako ekitaldi garrantzitsua hartu zuen. Muxiko dantzen Munduko Guinness Errekorra ezarri nahi zuten, ahalik eta dantzari gehienak bilduz. 895 dantzari bildu ziren. Aste honetan ontzat eman du Guinnes errakundeak.

Loading player...
Orria 52/ 91