Guinnes errekorra Muxikoak dantzatzen

Iazko udazkenean Lezoko hirigune historikoak inoiz ez bezalako ekitaldi garrantzitsua hartu zuen. Muxiko dantzen Munduko Guinness Errekorra ezarri nahi zuten, ahalik eta dantzari gehienak bilduz. 895 dantzari bildu ziren. Aste honetan ontzat eman du Guinnes errakundeak.

Audio_placeholder

Guinnes errekorra Muxikoak dantzatzen

Loading player...
Muxikoak (@xaradaba ren argazkia twitterretik)
Muxikoak (@xaradaba ren argazkia twitterretik)

Horrela, gure inguruan Muxikoek harrera gero eta handiagoa eta Lezoko alde zaharra eszenatoki paregabea izanik, ekitaldia koloretsua eta oso girotsua izan zen. Santo Kristo plaza eta inguruko kaleak kolorez eta jendez betetzea zen asmoa, musika lagun eta festarako gogoa barruan. Dantzazale guztioi erronka honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zieten antolatzaileek.

Erabateko arrakasta izan zuen ekitaldiak, eta herriko Betizu Elkarteak (ekitaldiaren antolatzaileak) Guinness World Records liburuan ofizialki egotea lortu du. 895 muxiko dantzari bildu ziren Lezon pasa den urriaren 30ean. Guinnes errekorra ospatzeko, festa egingo dute igande honetan, urtarrilak 29.