|2017/01/24
90. hamarkadako "trikipop" fenomenoa

Euskal kantugintza atalean trikitixari erreparatzen diogu Maixa Lizarribarrekin. Gaurkoan, 90 hamarkadan zentratu gara "trikipop" bezala ezagutu zen fenomenoa aztertzeko. Maixa eta Ixiar, Alaitz eta Maider, Imuntzo eta Beloki, Gozategi...diskoen urtea ere izan zen.

Loading player...
|2017/01/20
"Sentitu izan naiz euskaldunegia frantses batentzat eta alderantziz"

Xano Halsouet King Mafrundi taldearekin lotuko dute askok, ordutik hona ordea pasa dira urte batzuk eta bestelako bideak ere hartu ditu urruñarrak. Bakarlari gisa aritu da lan ezberdinetan, musikariekin kolaborazioak egin ditu eta produktore lanetan aritu da. Orain, xanOlive taldea sortu eta eskenatokira itzuli da Xanormal diskoarekin.

Loading player...
|2017/01/19
Asteko argazkiak: Bilboko manifestazioko "argazkia"

Asteko argazkiak atalaren izena bera Gari Garaialdek egindako zuzenketarengatik aldatu genuen eta pluralean jarri genuen. Gertakari batek argazki hainbat izan ditzakeela ulertuta. Kasu honetan ordea, errealitateak erakutsi du, gertakari batek ia argazki bakarra duela, Bilbon larunbatean egindako manifestazioak, alegia. Garaialde berak azaldu digu.

Loading player...
|2017/01/18
"Sarrerak baino irteerak erakusten dizkigute mandoa, astoa eta hiruoi Europan"

Vienatik aritu zaigu garu Astorroxa umore tartean Giussepe Olaizzola opera kritikoa bere asto eta mandoarekin. Straussen "Itzalik gabeko emakumea" opera ikusteko asmotan harrapatu ditugu hiriburuko mendi magal batean, ipar haize hotza lagun.

Loading player...
|2017/01/17
"6nemen9", maketa lehiaketa tranpolin izan ez zuen taldea

Euskal kantugintza atalera gurean berria ez den lagun bat batu zaigu, Jon Eskisabel kazetari eta badok.eus-eko koordinatzailea. Aldian aldian talde bat edo musikari bat ekarriko digu, gaurkoan Elgoibarko "6nemen9" taldea ekarri digu. Bost urteko ibilbidea izan zuen talde honek eta Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi arren ez zuen arrakastarik izan.

Loading player...
|2017/01/13
"Bakearen alde zer egiten dut? Denok egin beharko genuke gogoeta hori"

Hain zuzen, bakearen aldeko kantaldia antolatu du Peio Ospitalek beste hainbat musikarirekin batera iganderako Senperen. Horrezgainera, bere bakarkako lehen diskoa kaleratu berri du Pantxoa Karrererekin 40 urtez baino gehiagoz musikari aritu ostean. Arnasa, hatsa, bizia diskoa aurkeztu digu.

Loading player...
|2017/01/10
Zer nolako presentzia du kartzelak gure kantugintzan?

Euskal kantugintza atalean kartzelari begira jarri gaitu gaur Andoni Tolosak. Besteak beste, entzun ditugu Pantxoa eta Peioren "Galerianoaren kantua", Oskorriren "Preso gaudenon ahoetatik" edota Joseba Sarrionaindiak idatzi eta Ruper Ordorikak kantura eramandako "Galtzetan gordetzeko koplak".

Loading player...
|2016/12/23
Bergarako Laboratorium museoa, ez da ohiko museoa bat
Loading player...
|2016/12/22
Edertasunaren adierazpena espetxean

Preso politikoen artelanekin erakusketa prestatu dute Usurbilko Sutegi kultur etxean. Preso, iheslari eta deportatuen kaleratzea eskatzeko epizentro bihurtu da egun hauetan Usurbil. Bertan izan gara eta erakusketa bisitatu dugu Maitane Sagastume preso ohiaren laguntzaz.

Loading player...
|2016/12/22
Doloxek Tinder frogatu du, ligatzeko

Astorroxa gure umore tartean aspaldi ez genuela Doloxen bisita izan, eta gogoz jaso dugu. Ligatzeko modu berri bat ere erakutsi digu oraingoan, Tinder aplikazioa. Aitortu digu ordea, ez zaiola gehiago gustatu. Karmenengana joan zaigu San Tomasetan txistorra eta sagardoa hartzera.

Loading player...
Orria 53/ 91