|2017/03/16
"Langile elebidunak ez dira mehatxua, elebakarrak arriskua dira batzuen eskubideentzat"

Euskal Herriko hainbat tokitako herritarrek osasun arreta euskaraz jasotzeko erakutsi duten nahiari heldu dio Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Loading player...
|2017/03/15
"Hizkuntzak galeran ikusita, euskara biziberritzeko estrategiak zabaldu behar dira"

2005ean munduko hizkuntzen egoeraz Euskal Herrian egindako ikerketa baten harira, hizkuntza galeraz hitz egin du Garabideko Andoni Barreñak gaurkoan.

Loading player...
|2017/03/14
"Batek ulertzeagatik taldean erdaraz egitea ez da errespetua, geure burua zapaltzea da"

Errespetuaren nozioari heldu dio gaurkoan Alex Artzelusek.

Loading player...
|2017/03/13
"Eredu izan nahi duen Bilbok, estrategian hizkuntzaren presentzia nabarmendu behar du"

Loraldia festibalaren hirugarren edizioa martxan da martxoaren 7tik Bilbon. Apirilaren 8ra bitartean, euskarak eta euskal kulturak izango duten protagonismoari begira jarri da Azkue Fundazioko Amaia Ocerin gaurkoan.

Loading player...
|2017/03/10
"Administrazioan, egoera betikotzeko asmoa edo  etorkizuneko berdintasuna aurreikusten dugu?"

Basurtu ospitaleko sarrerako fatxadan ageri den iragarkiko leloari heldu dio Topaguneko Iker Martinez de Lagosek. Honakoa dio: “Ayúdanos a mejorar: ¡elige tu lengua!”. Ospitalean zehar, mezu berdina aurki omen daiteke hainbat karteletan, euskaraz batzuetan, gazteleraz beste. batzuetan.

Loading player...
|2017/03/09
"Hizkuntza denek balio dute edozertarako, hiztunak gara buruan ideia arraroak ditugunak"

Lankide batek kontatutako pasadizo bati tiraka, estereotipoez hitz egin du Eneritz Albizuk.  Euskararen inguruko eragile bateko langileak bildu omen ziren ikastaro batean, eta irakasleak aurkezpena euskaraz egin bazuen ere, gaztelaniaz hobeto moldatzen zela eta jarduna gaztelaniaz egiteko baimena eskatu zien ikasleei.

Loading player...
|2017/03/08
"Merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko, garrantzitsua da herritar aktiboen rola"

Otsailean Kike Amonarrizek Gasteizen eskainitako hitzaldi baten bueltakoei heldu die Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek. Amonarrizen arabera, Gasteizek euskara biziberritzen egindako lana eredugarria delako.

Loading player...
|2017/03/07
"Ez naiz nazionalista, abertzalea bai, eta lehentasuna euskarak du burujabetzara bidean"

Joan den otsailaren 22an, Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek Kursaalen eskainitako konferentzian izan zen Ainara Maya.

Loading player...
|2017/03/06
 Txerra Rodriguez: "Gehiago ikertu behar da euskara elkarteen lana, arrasto sakonagoa uzteko jendartean"

Orain dela urte gutxira arte, euskararen historia atzeraka kontatu dela uste du Txerra Rodriguezek, euskarak izandako muga historikoak etengabe atzeratzen joan direla.

Loading player...
|2017/03/03
"Oihaneder Etxean, euskararen oihanetik kanpo itxiko dugu martxoa, Korrikarekin"

Martxoaren 3a egun garrantzitsua da Gasteizen, 1976an poliziak eraildako bost langileren omenez. Baina emakumeen nazioarteko eguna ere martxoan da, hilaren 8an.

Loading player...
Orria 18/ 23