Ez zekien zein hizkuntzatan mintzatuko ziren hizlariak, eta nabarmendu du katalanez ez zirela aritu, eta euskaraz egin baldin bazuen, Ibarretxek gaztelaniarekin tartekaturik egin zuela, gaztelania izan zela nagusiki bi presidente ohien komunikazio-hizkuntza. Horrez gain, elkarlanaren ideia nabarmendu du Mayak, elkarri eskua emanda egin behar dugula aurrera, gizarte zibila eta erakundeak, denok elkarrekin. Erakutsi behar dugula Pirineotako euskaldun oro anaia-arrebak garela eta elkarrekin goazela aurrera. Baina horrek galderak egitera darama: "Zein da euskaldun oro batzen gaituen bakarra, ez bada eskuara? Eskuararik gabe zer Eskual Herri eraiki nahi dugu?".