|2015/11/30
Iñaki Egaña:"Kontakizunaren aro historikoan, iheslariek leku bat behar dute izan"

Euskal Memoria Fundazioak "Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015)" lan monografikoa aurkeztu du. Lanaren egile eta fundazioko presidente Iñaki Egañak aitortu du, "harrituta" geratu direla pentsatzen zutena baino "askoz herrialde gehiagotara" egin dutelako ihes euskaldunek. Milaka errealitate horiek, "izen-abizenekin azaleratu eta plasmatzea" du helburu fundazioak, "horiek ere errelatoaren parte direlako".

Loading player...
|2015/11/27
Iñaki Antiguedad: "Aldaketa klimatikoari aurre egiteko ez dugu Parisera begiratu behar, hemen hartu behar ditugu erabakiak.

"Gehiago hitz egingo da arazoei buruz, irtenbideei buruz baino" esan du Iñaki Antiguedad hidrogeologian adituak Parisen ospatuko den COP21 gailurrari buruz galdetuta. Aldaketa klimatirkoari aurre egiteko asmoz, ia 200 estatu elkartuko dira astelehenetik aitzinera Parisen. Helburua da, tenperatura 2 gradu igo ez dadin beharrezkoak diren erabakiak adostea. Bi gauza ditu argi Antiguedadek, lehena, COP21 gailurrean hartuko den erabakia loteslea behar duela izan, bertzela hutsaren hurrengoa izango baita. Bigarrena, Parisera hainbeste begiratu beharrean, hemen, gure herrian hartu beharko genituzkela erabakiak.

Loading player...
|2015/11/26
Txerra Bolinaga [ELEAK]: “La indefensión en los tribunales españoles es bastante brutal”

El día en el que El Tribunal Europeo de Derechos Humanos ha puesto en duda la independencia  y la imparcialidad de los tribunales españoles, hemos analizado con Txerra Bolinaga, miembro del movimiento Eleak los juicios políticos que se han celebrado los últimos años en los tribunales españoles contra militantes independentistas vascos. Bolinaga afirma que en los tribunales españoles no hay ni independencia, ni imparcialidad, y que las sentencias son políticas.

Loading player...
|2015/11/24
"Kalera irtenda ez dut beldurrik pasa, okerragoa da etxean geratzea albisteak irakurtzen"

Andere Goirigolzarri Bruselan bizi da, Europar Batzordean egiten du lan, Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritzan. Larrialdi egoera astelehenerarte luzatu bada ere, Goiriglzarri lanera joan da "Beldurra badago" esan du gurean "dena itxita dago, batez ere zentroan". Hala ere Belgikako hiriburua pixkanaka normaltasuna berreskuratzen ari dela esan digu. Beldurra kentzeko onena, kalera ateratzea dela esan du gurean.

Loading player...
|2015/11/24
Garbiñe Petriarti [behatokia] "Akuilari aplikazioarekin berehalakotasuna lortuko dugu"

Gaur aurkeztu du Behatokiak mugikorretarako aplikazio berria "Aplikazioa jaitsi, duintasuna igo" lelopean. Hemendik aurrera, erosoago, eta batez ere, momentuan bertan, helarazi ahalko dizkiete herritarrek hizkuntza eskubideei lotutako gertaerak Behatokiari.

Loading player...
|2015/11/20
Ane Muguruza: "Josu eta Santi harro egongo lirateke herria martxan ikustean"

31 urte eta 26 urte igaro dira Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko militanteak hil zituztenetik. Ane Muguruzak, Josuren alabak, esan digu "herriak babestu" dituztela. Alabaina, Estatuaren edota alderdien partetik ez dute halakorik izan.

Loading player...
|2015/11/19
Galdera ikur asko Gerdaun

Gerdau Brasilgo multinazionalak lantokiak saltzeko asmoa hedabideetan agertu zenetik, informaziorik ez dute beharginek, eta noski kezka areagotzen du horrek. LAB sindikatuko industria federazioko Jon Ander Goñik "informazio eza" salatu eta langileei "elkarrekin borrokatzeko" deia zabaldu die.

 

Loading player...
|2015/11/17
Josu Juaristi: "Egoera larriak, istorio izugarriak eta pertsona zoragarriak aurkitu ditugu"

Josu Juaristi, Eh Bilduko europarlamentaria, Europako Ezker koalizioaren delegazioak Balkaneetan zehar errefuxiatuek egiten duten ibilbide luzean izan da testigantzak biltzen. Zenbait puntutan poliziaren aldetik jasaten dutena "ez dela zuzena" esan digu. Halaber, "etorkizun bat izateko eskubide osoa dute" Juaristiren aburuz, eta gehitu du arazoa ez dela konponduko eskualdean baldin eta "eskualde osoan konponbide integral eta justua" aurkitu arte.

Loading player...
|2015/11/16
"Lurraldeari eraso gogorra da PTP hau"

Donostialdea-Bidasoa Beheko Lurralde Zatikako Plana (LZP-PTP) bertan behera uztea eskatzeko alegazio mordoa aurkeztu dituzte eremu horretako udal eta eragileek. Mikel Alvarezek kontatu digu, LZP hau "lurraldeari eraso gogorra" ez ezik, "zalantzan dagoen garapen eredua mantentzen" duela. "Zubietako errauskailu eta makrokartzela. Gaintxurizketako logistika makroeremua, eta bestelako azpiegitura zentzugabeak" besteak beste LZPan ageri diren proiektuak.

Loading player...
|2015/11/11
'Galdutako objetuak' Mikel Zabalzari buruzko dokumentala

Azaroaren 26an, 30 urte beteko dira Mikel Zabalza azkenekoz ikusi zutenetik Altzan. 20 egun beranduago Bidasoa ibaian agertu zen haren gorpua. Ordutik bertsio ofiziala ez da aldatu, baina inork gutxik sinesten du bertsio hori. "Zabalzari gertatu zitzaiona azaltzeaz gain, Euskal Herriaren kontra egiteko tortura modu sistematikoan erabili dela azalduko dugu dokumentalean" adierazi digu Pituk, dokumentalaren egileetako batek.

Loading player...
Orria 35/ 39