Fito Rodriguez|2018/06/13
Maite

Berriro Puerto de Santa Mariara eta handik Donostiara itzuli. Ostirala, lanetik irten eta ziztu bizian ibili asteburu osoa ohiko 2500 kmak egiteko eta, “komunikatzea”deitu arren, 40 minutuko hizketaldi burutzeko, kristalak eta barroteen artean, ia ezer entzuten ez delarik.

Loading player...

K2

Fito Rodriguez|2018/05/16
K2

Nazioak behar duen kabia da estatua. Estaturik ezean nazioek ezin dute bizi eta irauteko ere, nahiko lan. Baina, halere, askotan estatu batean nazioak ez dira kabitzen: Espainia lekuko. K2ra joan zen euskal espedizio batean parte hartzea egokitu zitzaidan duela urte batzuk. Han ikasi nuen, adibidez, gailurra eskuratzeko bide ezberdinak zeudela eta, hara kasualitatea!, ia denek handik ibilitako herritarren ezizena zeramatela. Adibidez, guk erabili behar genuena, arruntena, hego-mendebaldekoa, Abruzzo edo bide italiarra zen baina mendebaldeko ertzari bide japoniarra dei ohi zioten eta hegoaldekoari, berriz, ibilbide poloniarra.

Loading player...
Fito Rodriguez|2018/04/18
Eta munduak ibiltzen jarraitzen du

Honelako izenburua du 2009an, Daniel Chavarria, berriki zendutako idazleak argitaratu zuen oroitzapen liburua: Y el mundo sigue andando, jatorrizko bertsioan. Urte bete lehenago ezagutu nuen nik Habanako liburu azokan non nire “Faustoren itzala”ren edizio kubatarra aurkezten nenbilen (LA SOMBRA DE FAUSTO (2008, Ed. Arte y literatura/Habana. Cuba).

Loading player...
Fito Rodriguez|2018/03/14
Nire euskal wikipedia sentimentala

Gure oroimena lausotu ez dadin sekulako lana ari dira egiten wikilari euskaldunak auzolana dela medio. Hala eta guztiz ere, norberaren bizipenak nekez ordezka daitezkeenez, beste motako idazkerak baditugu, eduki, pasadizo pertsonalak besterik ez direnak partekatu ahal izateko, horietako bat estilo honetako blogak direlarik.

Loading player...
Fito Rodriguez|2018/02/15
Confluencia politica internacionalista por la ruptura con el regimen del 78

Azken egun hauetan, hala torturaren gaiak nola herri katalanetan bizi izandakoak izan duten distira, agerian utzi dute 1978an bozkatu zen konstituzioak frankismoko herentzia inprimatua daramala. Areago, hura herri eskubideak estuki lotzeko alkandora hertsagarri bat besterik ez dela, eta ukatutako eskubideen artean Autodeterminazioarena da, bidenabar, estuen lotututa dagoena.  Izan ere, 78ko erregimenaren horma apurtzea da, beraz, herri eskubideak askatzeko giltzarria.

Loading player...
Fito Rodriguez|2017/12/14
Kasualitateak

Aurreko batean Donostiako Alde Zaharrean nengoen lagunekin elkarturik eta, nola ez?, Kataluniako Errepublikaz ari ginen hizketan.

Lagunetariko batek katalanerak zuen indarraz ohartu gintuen…eta hori dena, bere aburuz, independentzia eskuratu beharrik gabe.

Loading player...