Fito Rodriguez

Maite

Berriro Puerto de Santa Mariara eta handik Donostiara itzuli. Ostirala, lanetik irten eta ziztu bizian ibili asteburu osoa ohiko 2500 kmak egiteko eta, “komunikatzea”deitu arren, 40 minutuko hizketaldi burutzeko, kristalak eta barroteen artean, ia ezer entzuten ez delarik.

Audio_placeholder

Maite

Loading player...
Talaiatik Fito Rodriguez
Talaiatik Fito Rodriguez

Berriro ere abia puntutik abiada bizian ibili iganderako mobilizaziora iritsiko ote garenetz. Xabier Rey hilik azaldu zenean, Puerto de Santa Marian zeuden gainerako euskal presoek ezin zuten sinetsi eta beren ikerketari ekin zioten. Ziegako hormatan “maite” hitza topatu zuten…izena?, aditza?...

Orson Wellesek, "Kane Herritarra" izeneko filmazioa zuzendu zuen non, "Rosebud", protagonistak ahoskatzen zuen hitza, istorioa ulertzeko gakoa dugun.

Hurrengo asteburuan, aldiz, Iruñera joango gara, Altsasukoek merezi baitute. Terrorismoa dela eta gorrotoagatik preso dauzkatela diote. Aldiz, Marian Beitialarangoitiak “maite zaituztegu” esan zuenean, epaiketara eraman zuen Espainiako ustezko justiziak.

Espainiarrak oker daude. Euskal Herrian ez dago gorrotorik, maitasun handia baizik. Hor dago gakoa gure historia ulertzeko. Eta ez da film bat.