Amagoia Mujika|Zumaia|2017/10/08
Nerea Ibarzabalek Zumaiako plaza eta lehen tokia konkistatu ditu

Zumaiako Aitzuri pilotalekura bildu dira 700 bertsozale, arratsaldeak zer emango. Bertsozalea bertso onak txalotzeko gogoz eta bertsolariak puntak marrazten arratsalde osoan. Konbinazio interesgarria. Giro oso ona egon da.

Amagoia Mujika|2017/10/07
Miren Amuriza gailendu da Zallako saioan, bertsozaleari atximur eginez

700,5 punturekin, Miren Amuriza gailendu da Zallako saioan, finalerdietarako zuzeneko sailkapena lortuz. Jone Uriak, 662 puntu; Odei Barrosok 650; Onintza Enbeitak, 640,5; Eneko Abasolo “Abarkas”ek 615,5 eta Oihane Pereak, 591,5 puntu lortu dituzte. Bertsolari Txapelketa Nagusiko hurrengo saioa, bihar, igandea, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.

|2017/10/03
Jon Martin "Hurrengo saioan hegalak askatzeko asmoa dut"

Oraindik Seguran eginiko saioaren liseriketarekin ari bada ere, "poztasuna" duela esan digu Jon Martin oiartzuarrak. 673,5 punturekin nagusitu zen Segurako kanporaketan. Saio serioa egin zuela uste du Martinek, bai gaien aldetik eta baita lehen fasea pasatzeko zuen erronkagatik ere. "Lotuta aritu nintzen, baina gustura nago". Bastidako oholtzan arituko da Jon Martin. "Ez naiz faborito izango" iritzi dio eta beraz "hegalak askatzeko" asmoa du bertsolariak.

Loading player...
|2017/10/03
Oihana Iguaran "Harritu nintzen garailea ni nintzela esan zutenean, besteak ere oso goitik aritu zirelako"

Oihana Iguaran gailendu zen Leitzako kanporaketan. 714 puntu erdietsita Durangoko saiorako sailkatu da. Pozik mintzatu zaigu igandean egindako saioarekin, betez ere Agin Laburu eta Iñaki Apalategi oso goitik aritu zirela uste duelako. Lan guztietan zerbait esatea zuen helburu Iguaranek.

Loading player...
@gara_miantzi|2017/10/01
Oihana Iguaranek eguzki-ahotsez konkistatu du Leitza

Ederra izan da Leitzako finalaurrekoa. Sarrerak bukatuta, 1.210 lagunek bete dute udal kiroldegia. Baita berotu ere, bertsolarien izerdia lekuko. Herrira ere zabaldu da giro aparta.

@gara_miantzi|2017/09/30
Jon Martin garaile Segurako final-laurdenean

Jon Martin oiartzuarra, 673,5 puntu bilduta, nagusitu da Seguran jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren saioan eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu du.

|2017/09/25
Alaia Martin "Ez nuen nahi Baigorrikoa esku frenoarekin egindako saioa izatea"

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia martxan da eta Alaia Martin oiartzuarra izan da lehendabiziko sailkatua 712 punturekin.  Gurekin izan dugu gaur Alaia Martin, pozik Baigorrin egindako lanarekin, lasai ikusi zuela bere burua. Zortziko handian eta hamarreko txikian egindako lanekin geratu da hasebeteen. Saioa gertutik jarraitu zuen Jon Garmendiarekin ere hitz egin dugu, saioaren inguruko zertzeladak eman dizkigu baita bertso nabarmengarrienak aipatu ere.

Loading player...
@aimar_etxe|2017/09/23
BTN17: errimak, euskararen lurralde osora eramanak

«Ez da kontu sinbolikoa, ezta indar erakustaldi bat. Errealitate baten isla da, bertsolaritza bizirik baitago eremu horietan». Euskararen lurralde osoan izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia lehen aldiz. Larunbat honetan ekingo diote bertsolariek lehiari, eta abenduaren 17an abestuko dituzte azken errimak BECen. 43 partaide izango ditu orotara txapelketak; 30 izango dira gizonezkoak, 13 emakumeak.

@aimar_etxe|2017/09/23
Belodromotik BEC-era, Lizasotik Arzallusera
NAIZ|2017/09/12|0 iruzkin
«Euskararen lurralde osoan» izango da lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusia

Irailaren 23an hasi eta abenduaren 17an bukatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa euskararen zazpi lurraldeetan izango da aurrenekoz. «Bertsolaritza presente dago guztietan eta horren isla da aurtengo Txapelketa nagusia», adierazi dute antolatzaileek.

Orria 6/ 7