Oraindik Seguran eginiko saioaren liseriketarekin ari bada ere, "poztasuna" duela esan digu Jon Martin oiartzuarrak. 673,5 punturekin nagusitu zen Segurako kanporaketan. Saio serioa egin zuela uste du Martinek, bai gaien aldetik eta baita lehen fasea pasatzeko zuen erronkagatik ere. "Lotuta aritu nintzen, baina gustura nago". Bastidako oholtzan arituko da Jon Martin. "Ez naiz faborito izango" iritzi dio eta beraz "hegalak askatzeko" asmoa du bertsolariak.