@gara_miantzi|IRUN|2017/11/01
Maialen Lujanbio makina topera, Irungo kiroldegian

Sarrerak agortuta, 2.260 entzule elkartu dira Irungo Artaleku kiroldegian. Ikusmin handia zegoen bigarren finalaurreko honen inguruan eta publikoa aseta gelditu da, nahiz eta bertsolarien artean alde handia egon. Lehenak, Maialen Lujanbiok, 750 puntu eskuratu ditu eta azkenak, Aimar Karrikak, 605. Tartean izan dira, 705 punturekin, Aitor Sarriegi, 667,5ekin Unai Agirre, 651rekin Alaia Martin eta 634,5ekin Maddalen Arzallus.

|2017/10/30
Sustrai Colina: “Duela lau urte BECen sartutako arantza kendu nahi dut oraingoan”

Sustrai Colina nagusitu zen larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren baitako Bastidako finalaurrekoan. Zuzenean sailkatu da urruñarra bigarren faserako, eta Amurrioko finalaurrekoan kantatuko du. Aitortu digu Bastidan bere lanari zertxobait falta zitzaiola konturatu zela, baina ordu batzuk pasata gustura dago egindako lanarekin. Kartzelakoan aritu zen gustora Colina.

Loading player...
@gara_miantzi|2017/10/28|0 iruzkin
Sustrai Colinaren zaporea izan da gustagarriena mahastien gerizan

705,5 punturekin, Sustrai Colina nagusitu da 980 entzule bildu dituen Bastidako saioan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehendabiziko finalaurrekoan. Bi puntu eta erdi eskasera izan du Igor Elortza, agurrean aitortu bezala, goia jo gabe baina hurrengorako gogotsu. Jarraian, pozarren, Agin Laburu (690) eta Jon Martin (671). Bosgarren Jone Uria (669) eta seigarren Nahikari Gabilondo (600).

Amagoia MUJIKA|GARA
Koska bat gora, BEC begiztatzeko

Bertsolari Txapelketa Nagusiak hiru eskailera nagusi ditu, eta, dagoeneko, bigarrenera igo da; finalaurrekoetara. Bihar Bastidan abiatuko da finalaurrekoen lehen itzulia. Hogeita lau bertsolarik abiatuko dute bidea eta horietatik hemezortzi pasatuko dira bigarren itzulira. Hiru saio izango ditu bigarren bueltak eta koska horretatik, dagoeneko, BEC begiztatuko da.

|2017/10/17
Etxahun Lekue: “Helburuetan derrigortasunik ez diot jarri neure buruari, baina ilusio berezia dut Maulen kantatzeko”

Etxahun Lekue nagusitu zen larunbatean Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdenean. 673 punturekin gailendu zen larrabetzuarra. "Gustura egindako saioagaz, nahiz eta beti dagoen hobetzeko". "Ondo hasi nintzen" aitortu du, zortziko handian Xabatekin egindako ofizioan. Gaiak ere helduleku askokoak ziren Lekueren aburuz. Mauleko final aurrekoan saio ahalik eta politena egiten saiatuko da Etxahun Lekue.

Loading player...
|2017/10/16
"Oso interesgarri dago Bertsolari Txapelketa Nagusia"

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena eta Etxahun Lekue gailendu zen. Azken saio honetaz eta orain artekoak aipatuz, hurrengo faseari begira jarri digutu Mirari Martiarena eta Amagoia Mujika kazetariak. 651,5 puntutan jarri da langa hurrengo fasera igarotzeko. "Interesgarri" dagoela txapelketa nabarmendu dute. Final laurdenetan "ezusteko politak" izan dira, eta horiek ez zuten lehen asko "galtzeko" eta orain asko dute "irabazteko" kontatu digute.

Loading player...
NAIZ|2017/10/16
Agortu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak

Abenduaren 17an jokatuko da BECen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala eta saldu dira jada lehia ikusteko sarrera guztiak. BECera gerturatzeko autobus zerbitzu zein bazkarirako txartelak erosteko aukera dago oraindik.

Amagoia Mujika|2017/10/14|0 iruzkin

Etxahun Lekue izan da onena Tolosako final laurdenekoan. Saio honekin itxi da fase hau eta hurrengo faseko zerrenda osatu: Oihana Iguaran (714), Alaia Martin (712), Miren Amuriza (700,5), Nerea Ibarzabal (698,5), Agin Laburu (686), Iñaki Apalategi (685), Julio Soto (678,5), Unai Agirre (674,5), Jon Martin (673,5), Etxahun Lekue (673), Maddalen Arzallus (670), Nerea Elustondo (665,5), Jon Maia (662,5), Jone Uria (662), Nahikari Gabilondo (661,5), Miren Artetxe (661,5), Beñat Iguaran (655,5) eta Aimar Karrika (651,5).

|2017/10/09
Nerea Ibarzabal "Hasieratik oso rollo ona sentitu nuen"

Atzo Zumaiko saioan puntu gehien Nerea Ibarzabalek lortu zituen. Bertsolariak aitortu digunez, ez du lo askorik egin eta oraindik asimilatzeke du atzoko saioa. Alabaina oso gustura dago egindako lanarekin. Miren Artetxe jotzen zuen garailetzat Ibarzabalek, eta bere izena esatean "oso pozik" sentitu zen.

Loading player...
|2017/10/09
Miren Amuriza "Bakarkakoan disfrutatu egin nuen"

Miren Amuriza 700,5 punturekin gailendu zen larunbatean Zallako kanporaketan. Finalerdietarako zuzeneko sailkapena lortu du berriztarrak. "Sentsazio onak" ditu larunbatean eginiko saioaz, "behetik gora" egin zuela uste du. "Burbuila batean" egongo balitz bezala, "oso kontzentratuta" egon zen Amuriza. Oholtzan eta sailkapenean emakume bertsolariak erakusten ari diren maila eta presentzia goraipatu ditu.

Loading player...
Orria 5/ 7