|2018/11/22

Info7ren itxierarekin lotuta Kalegorrianen egiten ari garen #AgurInfo7 solasaldiak oso politak izaten ari dira. Beste lau lagun elkartu ditugu, garai desberdinetan aritutakoak, eta guztiak albistegietan, aktualitatea jarraituz, eman zituzten lehen urratsak. Gero bakoitzak bere ibilbidea jarraitu du.  Oihana Etxebarrieta, Amaia Eneterreaga, Miren Azkarate eta Oihana Daguerre izan da laukote gonbidatu, Eider Olazar, aldiz, solasaldiaren gidari. 

Loading player...
|2018/11/21
#AgurInfo7Perlak Glaukomako Juantxo Arakamarekin

"Kilometroak" ikastolen aldeko festa ospatu zen Tolosan 2013an. Garai batean, Info7 irratiak saioa egiten zuen lurraldez lurralde egiten diren festa hauetan. Oihana Etxebarrietak gidatu zuen Tolosako saio berezi hura, eta Juantxo Arakama elkarrizketatu zuen, "Glaukoma" taldeak egin baitzuen Tolosako Kilometroak  festako  "Ahora" kantua. Arakamari egindako elkarrizketa aukeratu du Oihana Etxebarrietak #perla moduan.

Loading player...
|2018/11/21
#AgurInfo7Perlak "Hilerokoa"

Zebrabidea saioko tertulietan ere parte hartu zuen Miren Azkaratek. «Tabu izan den gaia mahai gainera atera» horrela eman zion hasiera, garaian, Arrosa Sareko magazina gidatzen zuen Nekane Zinkunegik. Ainhoa Mariezkurrenak idatzitako artikulu honi tiraka tertulian aritu ziren hilekoari buruz eta jendartean eraiki diren uste eta estereotipoei buruz Miren Azkarate eta Sonia Gonzalez.

 

Loading player...
|2018/11/21
#AgurInfo7Perlak Galtzetan Gordetzeko: Argentinkako elkartasuna

"Galtzetan Gordetzeko" saioko elkarrizketa berezia duzue hau. Hauxe izan da saioko gidari Miren Azkaratek aukeratutako perla. Argentinako “A casa-Etxera” elkarteko 2kiderekin izan ziren Susana Etxegoien eta Mirta Fabrerekin. Nazioarteko elkartasunaz eta beraien elkarteaz hitz egin zuten.

Loading player...
|2018/11/21
#AgurInfo7Perlak "Galtzetan gordetzeko" saioa

"Galtzetan gordetzeko" saioa hamabostero emititizen zen Info7 irratian, astearterko gaueko 22:00tan. Joseba Sarrionandiaren "galtzetan gordetzeko koplak" olerkitik hartu zuen izena, gauza asko baitira galtzetan gorde daitekenak. Euskal presoen inguruko albiste, erreportai, elkarrizketa eta agendaren errepasoa egiten zen saioan. Miren Azkaratek eta Batix Ezeizak gidatzen zuten saioan. Azkaratek aukeratutako saio honetan Argentinatinako "A casa/Etxera" kolektiboko bi ordezkari izan ziren protagonista Susana Etchegoyen y Mirta Fabre.

Loading player...
|2018/11/21

Michael Haneke "Amour" filma Donostiako Perlak sailean ikusteko aukera izan zen 2012ko Donostiako Zinemaidian.  Ikusin handia zegoen film hau ikusteko, bost César Sari irabazi baitzituen aurretik (tartean zuzendari onena, emakumezko aktore onena, gizonezko aktore onena eta film onenarenak), gerora,  ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Urrezko Palma irabazi zituen. Oihana Etxebarrieta eta Lur Olaizola  Info7 irratirako ari ziren Zinemaldiaren jarraipena egiten. Etxebarreitak #Info7Perla bezala aukeratu du lehen eguneko kronika. Aipatutako "Amour" fimak hitzik gabe utzi zuen. Pentsa bitan deitu zitzaioen irratitik, lehendabizikoan ezin izan zuen hitz egin. 

Loading player...
|2018/11/19
#AgurInfo7Perlak Urriaren 1ean "Els segadors"

Egindakoak gogoratzen aritu gara Oihan Larrañagarekin eta hainbat perla berreskuratu ditugu. Horeitako bat, kataluniako urriaren 1-eko kontsultaren egunekoa. Katalunian zen egun horietan zarauztarra eta berreskuratutako hau "Gakoa" saioan egindako konexioa izan zen. Bat batean,  inguruko jendea, "Els segador" kantatzen hasi zen. Aitortu digu, oraindik ere,  «sekulako zirrara» sentitzen duela momentua gogoratzerakoan.  

Loading player...
|2018/11/19
 #AgurInfo7Perlak Uhaina Bikaina: Axi Muniain surflaria ikurrina eta ardi batekin Los Angelesen

Asier Munain izan zen "Uhaina Bikaiana" saioko beste gonbidatutetako bat. Olatu handietan aritzen den zarauztarrak ere baditu makina bat pasadizo eta horitako bat kontatu zuen Info7 irratiko saioan.  Muniain, baserritarrez jantzita eta ardi batekin joan zen Los Angelesera XXL olatu handien sariketara. Ez zuen sari handia eraman, baina denek ezagutu zuten Euskal Herriko surflaria. Horixe #AgurInfo7 ko tertulia berezian Haritz Larrañaga irratsaio gidariak aukeratutako perla. 

Loading player...
|2018/11/19
#AgurInfo7Perlak MUNDURAMA: James Petras soziologoari elkarrizketa

James Petras soziologo ospetsua elkarrizketatu zuen Oihan Larrañagak "Mundurama" saioan. Itzal handiko pentsalaria da Petras, Hego Amerikaren, inperialismoaren eta klase borrokaren inguruan asko idatzitakoa da. Fergusoneko gertakariak bolo-bolo zeuden, eta egoero larritu egin zen Michael Brown gaztea hil zuen polizia inputatuez zutenean. 

 

Loading player...
|2018/11/19
#AgurInfo7Perlak Olentzero Gasteizko Andre Mari Zuriko jaietan

Gasteizko Andre Mari Zuriaren festak Zeledonen jeitsierarekin hasten dira. Urte batez, ordea, Olentzerok eman zien hasiera Gasteizko festei, hala gogoratu du Oihan Larragak gertatutakoa #AgurInfo7 perla honetan. 

Loading player...
Orria 5/ 10