|2018/11/19

Nazioartera begira jartzen gintuen Oihan Larrañagak "Mundurama" saioan. 2015eko otsailan egindako elkarrizketa hau berreskuratu dugu #perla moduan. Lau hilabete baino gehiagoko borroken ondoren, kurduek Kobaniren kontrola berreskuratua zuten. Eskualdea ISISen eskuetatik askatu eta hiria berreraikitzeari ekin behar zioten. Faize Abdi, Kobaniko herri asanbladako bozeramaileak kontatu "Mundurama" saioan kontatu zuen,  bertatik nola bizi izan zituzten hilabete horiek, une horietan zituzten beharrak eta asmoak.

|2018/11/17
#AgurInfo7Perlak Uhaina Bikaina: itsasoan surflari eta mikrofono aurrean kantari!

Haritz Larrañagak gidatutako «Uhaina Bikaina» saioa ez zen ohiko surf saio bat. Eta horren adibide da Larrañagak berak aukeratutako perla hau. Ez du azalpenik behar: entzun!

Loading player...
|2018/11/17
#AgurInfo7Perlak Uhaina Bikaina: Kepa Aceroren bost olatuak

Kepa Acero surflaria elkarrizketatu zuen Haritz Larrañagak "Uhaina Bikaina» saioan. Zarauztarrak aitortu digu surflari eredugarria dela Acero bere ustetan, eta gainera gustatzen zitzaiola aurrera eramaten ari zien proiektu berrian. 5 kontinentetako 5 olatu hartu nahi zituen Acerok eta  "Uhaina Bikaina" saiora gonbidatu zuen. Alaskan hasi eta Patagonian amaitu zen bidiak aritu ziren. 

Loading player...
|2018/11/17
#AgurInfo7Perlak Uhaina Bikaina: «Ongi etorriak ia danok»

«Ongi etorriak ia danok» agur xelebre horrekin ematen zion hasiera Haritz Larragak "Uhaina Bikaiana" saioari. Surf kontuak nagusitzen baziren ere, ezin zen hura definitu ohiko kirol saio baten moduan. Hori baino askoz ere gehiago zen «Uhaina Bikaina». Haritz Larrañagak leku egiten zien, musika, kritika, historia eta istorio, txutxumutxuei ere....«surlarien miseriak biluztuko dituen irratsaioa» hala definitzen zuen

Loading player...
|2018/11/17
#AgurInfo7 Norberaren pasio irratsaio bihurtu

Oroitzapen eta perla gehiago gogoratu ditugu #AgurInfo7 tertulian etxe honetako bi zarauztarrekin. Izan ditugu surf kontuak, nazioarteko gaiak, albisteak, garagardo artisau dastaketak...nahasketa dexentekoa, beraz. Eta hori guztia bi lagunekin. Bi gauza konpartitzen dituzten bi lagun. Guk dakigula, behintzat, konpartitzen dute abizena eta jaioterria. Larrañagatarrak dira eta Zarauzkoak. Oihan eta Haritz Larrañaga. Beraiekin ere gogoratu ditugu irrati honetako #perlak.

Loading player...
|2018/11/15
#Agurinfo7Perlak Bostetako Diligentzia saioko txiste onenak

Agin Laburuk gidatzen zuen arratsaldero «Bostetako Diligentzia» saioa. Umore saio bat ez bazen ere, umorea oso presente zegoen saio osoan. #AgurInfo7Perlak tartean edizio lan ederra egin du Larraitz Otazo teknikariak eta saioko  txiste onenak bildu ditu. Gure itxiera dela eta egiten ari garen tertulia berezietan jarri diogu muntaia berezia Agini, eta pentsa,  lotsagorritu dugu! 

Loading player...
|2018/11/15
#AgurInfo7Perlak Urtarrileko manifestazioen jarraipena

Urtarrila hasieran Bilbon egiten den giza eskubideen aldeko manifestazio erraldoiaren jarraipena maiz egin dugu Info7 irratian. Batzuetan, La Casillatik, besteetan, Udaletxetik, gure helburua izan da beti manifestazioaren jarraipena egiteaz gain bertaratutakoei ahotsa ematea, hedabide batzuetan kontatzen ez denari argia ematea. Ekhiñe Atorrasagastik 2010eko manifestazioan egindako konexioa berreskuratu nahi izan du #agurInfo7perlak moduan. 

Loading player...
|2018/11/15
#AgurInfo7 Korrika2011: kilometro bezainbeste emozio

2011ko Korrika Trebiñon hasi eta Donostian bukatu zen, Ilaski Serranok eta Kike Amonarrizek egin zuten amaierako mezua, GOSE taldeak jarri zion doinua eta Euskaltzaindia omendu zen. Info7 irratian jarraipen berezia egin zitzaion Korrikari, Ekhiñe Atorrasagasti aritu zen berriemaile gisa, horrelako kontatu zituen Korrikako azken metroak. Xabier Mendigurenek zeraman lekukoa eta AEK-ko Edurne Brouardek hartu zion lekukoa.

Loading player...
|2018/11/15
#AgurInfo7perlak Ekhiñe Atorrasagastiren gabonetako agur berezia

Gabonen atarian egindako agur berezia aukeratu du Ekhiñe Atorrasagastik perla moduan. Albistegietako gidaria zen Atorrasagasti eta albistegi bukaeran agur berezia egin zuen: agur berezia preso eta dispertsatuta zeuden Garikoitz Mugika eta Ion Telleria lankideei. Zetorren urteari ere eskari berezia egin zion Atorrasagastik....bazkide gehiago!

Loading player...
|2018/11/15
#AgurInfo7perlak Hedabideek zioten Ion Telleria atxilotuta zegoela, baina, Ionek egun onak eman zituen  «Kalegorrian» en

2009ko azaroaren 24an Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Gazte Independentisten kontra makrooperazio bat egin zuten, 36 atxilotu guztira. Hainbat hedabidek zabaldu zuten Ion Telleria  atxilotu zutela Idiazabalen. Informazio okerra zen baina, Telleriak albistea gezurtatu zuen gidatzen zuen «Kalegorrian» saioan, normaltasunez egin baitzuen saioa Martin Garitanorekin batera. 

Loading player...
Orria 6/ 10