Garuna musikarekin estimulatzen duen proeiktua da Do RE Ni. Zientziak frogatu egin du garunak lan handia egiten duela musikarekin, asko estimulatzen dela. Are datu bitxiagoa kontatu digu Xabier Lizaso musikari Do Re Ni ko bultzatzaileak: kontserbatorioan ikasten duten ikasleen garuna ohikoa baino %25 handiagoa da. Ikuskizun ederra eskainiko dute asteburu honetan 500 umek, Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, urte osoan zehar metodo honekin sortutako dantza, antzerki eta kantuak taularatuko dituzte.
Lo + leído