|11/09/2015
"20 urte hauetan Katalunian gertatzen ari dena oso ederra da"

Harreman handia du Jabier Muguruzak Kataluniarekin. Bere musikari ibilbide hasieran babes handia jaso zuen bertan eta jarraitzen du babes hori izaten. Kataluina eta bere ibilibe musikala uztartu ditugu gaur. 

Loading player...
|11/09/2015

JonMikel Fernandez Elorz eta Eider Olazar Elduaienen eskutik hasiko da aurten berriz ere Kalegorrian, oihoko ordutegian baina berrikuntza aunitzekin. 

|11/09/2015
"Donostiako garai ezezagunari ekarpen berezia egin nahi izan diot"

Mikel Peruarena kazetari eta idazlearen "Ez obeditu inori" eleberriaz aritu gara gaur. XIX. mendeko Donostia irudikatu du eleberrian, dokumentazio lan mardula egin behar izan du Peruarenak eleberria idazteko. 

Loading player...
|11/09/2015
Egin dantza Tarantinoren erritmora!

Quentin Tarantinoren erritmora jarri gaitu dantzan gaur Gaizka Izagirrek. Eta uste baino lehenago jarri zaizkigu aldakak dantzan eta  burua balantzaka...aste honetan ere zine proposamen politak egin dizkigu gure kolaboratzaileak. 

Loading player...
|11/09/2015
Ez dago herri musikarik aldatzen ez denik

Oiartzungo Juan Mari Beltranekin aritu gara herri musikaren inguruan. Pasioa da berea, txalaparta, alboka, dultzaina eta txistua jotzen ditu. Zer eta 30 mila urte dituen txirula baten erreplika ere jo du guretzako. 

Loading player...
|11/09/2015
Arguedasen herriaren ondare bihurtu dira etxe-leizeak

Nafarroara eraman gaitu gaur Basklink-eko Leire Agirrezabalak. La Peña mendiko leizeetaz aritu gara, garaian gaizki ikusiak, eta orain, herriaren ondare.

Loading player...
|11/09/2015
"Xabier Montoia, ezezagun handi hori"

Asier Aizpurua “Bukowskiko kamarero” bezala ezagunagoa dena etorri zaigu estudiora Xabier Montoiaren zenbait disko besapean hartuta. Bere hitzetan “ezezagun haundia” den musikaria da Montoia. 

Loading player...
Página 91/ 91