Do Re Ni: musika bidez umeen garunak estimulatzeko metodo berritzailea

Garuna musikarekin estimulatzen duen proeiktua da Do RE Ni. Zientziak frogatu egin du garunak lan handia egiten duela musikarekin, asko estimulatzen dela. Are datu bitxiagoa kontatu digu Xabier Lizaso musikari  Do Re Ni ko bultzatzaileak: kontserbatorioan ikasten duten ikasleen  garuna ohikoa baino %25 handiagoa da. Ikuskizun ederra eskainiko dute asteburu honetan 500 umek, Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, urte osoan zehar metodo honekin sortutako dantza, antzerki eta kantuak taularatuko dituzte. 

Audio_placeholder

Do Re Ni: musika bidez umeen garunak estimulatzeko metodo berritzailea

Loading player...
Do Re ni proiektua
Do Re ni proiektua

Umeekin lan egitea ez zuen inondik inora espero Xabier Lizasok, baina hala tokatu zaio. Eta pozik dabil orain, musikak umeengan duen eragina lehen pertsonan ikusi duelako. "Gelako ume bihurrienak ere atentzioa jartzen du musikan".