|2017/02/27
"Lehen marrazkia beti paperean egiten dut eta ez dut ohitura hori aldatuko"

Donostiako Komikigunean dagoen "Marra eta hitza" erakusketa bisitatu dugu, primerako gidari batekin: Antton Olariaga marrazkilaria. Hain zuzen, bere lanak daude erakusgai:Ipurbeltz, Anaitasuna, Zeruko Argia, Euskaldunon Egunkaria edo BERRIArako egindako lanak; Hamaseigarrenean aidanez, Altza Porru edo Itzal zaunkarako ere egindakoak bereak direlako. Berarekin solastu dugu bere ibilbideaz, somenaz...

Loading player...
|2017/02/27
"Sexualitatea eta generoa era baikor eta frexkoan islatzen duten filmak behar dira"

Zinegoak; gay, lesbiana, transexual eta bisexualen inguruko zinemaldia bere ekuadorrera iritsi da.  Aukera anitza eta interesgarria badago, eta  Kalegorrianen aukera horietako bati begiratu diogu "MARA MARA" film esperimentalari, Josuge Gorostegi aktorearekin hitz egin dugu. Zinegoaken epaimai lanak egitea egokitzen zaion Leire Gomezekin ere hitz egin dugu.

Loading player...
|2017/02/24
"Kondizioak gero eta txarragoak dira gure munduan, nik RGIa jasotzen dut"

Iñauteri giroan gauden honetan mozorro eta espektakuluaren mundura gerturatu gara. Bere laugarren diskoa kaleratu berri du Yogurinha Borovak, "Poliamor" du izena eta polimaitasunaren aldeko aldarrikapena da. Eduardo Gabiñak aitortu digu lotsatia dela eta etxean egotea gustatzen zaiola. Baina,Yogurinha Eduardo Gabiña bere alter egoarekin,  munduaren amaierarte iristeko indarra baduela esan digu. 

Loading player...
|2017/02/24
Aratusteen itsasora salto!

Aratusteetan murgilduta daude jada Bilbon. Hemen ere Bilboko Konpartsek ekarpen handia egiten dute, besteak beste, eurek sortutako Farolin eta Zaranbolasen epaiketa egingo dute gaur arratsaldean, bihar berriz goizetik gauera kaleak hartuko dituzte. Ziortza Larreategi Bilboko Konpartsen jai batzordeko kidearekin hitz egin dugu.

Loading player...
|2017/02/23
Iñauterietan etxera? Ez bazkaltzera, ez dutxatzera, kalea gurea da.

Lehertu da festa Tolosan, eta ostegun gizen honetan hasi eta asteartea bitarte iñauterizaleek hartuko dituzte kaleak. Nola bizi dituzte iñauteriak tolosarrek? Zein dira euren momentu gustokoenak? Nola aldatu dira iñauteriak? Antton Agirrezabala "Txepe", Anaje Urkola eta Idoia Bengoetxea, hiru belaunalditako iñauterizaleak bildu ditugu mahaiaren bueltan.

Loading player...
|2017/02/23
Usurbilgo iñauterietara joan nahi?

Iñauteriak ospatuko dira asteburu honetan Euskal Herriko hainbat herritan, eta noski, Usurbilen ere. Aurten ere udaletxeak aukeratu du gaia "ingurugiroa", beraz hurbiltzekoa bazara, prestatu zure mozorroa. Gainera, Landaberri ikastolak 50 urte bete dituela eta antzerki berezia prestatu dute herritarrek, eta larunbatean, indarra geratzen bada behintzat, kantu jiran parte hartzeko gonbitea luzatu digute.  

Loading player...
|2017/02/22
Dolox sagardotegira joan da, txotxxxxx!

Dolores Mujika "Dolox" izan da gaur gure Astorroxa umore tartean. Oraingoan sagardotegitik bueltan etorri zaigu eta badu zer kontatuta. Disgustatuta eta haserre etorri da topatu duen giroaz, batik bat, gizonezkoen jarreraz. Iñauteritarako zein mozorro prestatu duen prest ere kontatu digu.

Loading player...
|2017/02/21
Gure kantugintzaren kronika beltza

Hala egin digu euskal kantugintza atalean Andoni Tolosak. Hilketak, lapurretak, bortxaketak kontatzen dituzten kantu hainbat entzun ditugu berarekin batera, kantu horien atzean dauden istorioak kontatzearekin batera. "Itzaltzuko bardoa", "Goizuetan", "Juana Bixenta Olabe" edo "Hamalau heriotzak" esaterako.

Loading player...
|2017/02/21
"Loreak" gabeko Oscarrak

Igande honetan banatuko dira Oscar sariak Los Angelesen. Ezin sailkatu diren film guztiak aipatu eta hiru nabarmendu dizkigu zinea.eus-eko Maialen Goñik: "La la land", "Moonlight" eta "Manchester by the sea". Izango da Euskal Herritik zuzenean jarraituko dituenik, Trueba zinemak esaterako aukera hori eskaintzen du.

Loading player...
|2017/02/20
Sexu askatasuna pantaila handira

Gaur hasiko da Zinegoak jaialdia Bilbon, gay, lesbiana, transexual eta bisexualen inguruko zinema jaialdia. Aurtengoa 14. edizioa da eta berrikuntza ugari dakartza, xehetasun guztiak eman dizkigu Julen Nafarrete antolatzailek.

Loading player...
Orria 50/ 91