|2017/03/09
Emakume musika taldeak bultzatzeko Lilaketa antolatu du Hatortxu Rockek

Hatortxu Rockek lehen Lilaketa  maketa lehiaketa antolatuko du aurten. Aspaldiko arazoa da musika munduan emakumeek pairatzen duten egoera. Gutxi dira, oso gutxi, oraindik ere oholtza gainetan, gizonezkoekin alderatuz, ikusten diren emakumeak. Hatortxu Rocken ere arazo hau behin baino gehiagotan ikusi ahal izan du eta kritikak ere jaso ditu horregatik.  Eta hitzetatik ekintzetara pasatzea erabaki dute eta emakumez osatutako euskal musika taldeei deia egin maketa lehiaketan parte hartzeko.

Loading player...
|2017/03/07
#NGsamples Clyde Stubbelefield baterijolearen soloa munduko sanpleatuena

NGsamples -eko bisita jaso dugu, gaur, 8. rounda, a ze marka! Bisturia hartu eta tripak ireki dizkiegu Negu Gorriak taldeak egindako abestiei. Eta hara! Urko Rodriguezek eta Arkaitz Sagastik aurkitu dituzte erabilitako sanpleen jatorria. James Brownen inguruan ere hitz egin dugu, "Funky Drummer" kantuan taldeko baterijolearen soloa  mundu mailan gehien erabili den sanplea baita. Berriki hil da Clyde Stubblefield baterijolea, bere solo arrakastatsuaren truke sekula zentimorik jaso gabe, James Brownek bete zituen poltsikoak.

Loading player...
|2017/03/06
Alegiko Martxo Morea

Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta "Martxo Morea" antolatu dute Alegiko herrian, eta xehetasun guztiak eman dizkigu Amaia Jimenez Alegiko gizarte zerbitzuetako zinegotziak. Erakusketak, dokumentalak, antzerkia, hitzaldiak edo tailerrak. Erpin askotatik landuko dute aurten M8a Alegin. Hemen egitaraua. 

Loading player...
|2017/03/06
Noiz aitortuko zaie gai jartzaileei duten garrantzia?

Bertso batekin eman dio sarrera gaur ere Ane Labakak gaurko tarteari. Gai jartzaile munduaz aritu gara gaur "bertsolaria luzitu dadin ezin besteko figura da gai jartzailearena, eta ez zaio merezi duen baina nabarmendu du azken aldian inoiz baino presenteago dagoela gaia. Eta horren adibide bertsoa.eus atarian Josu Goikoetxea eta Maite Berriozabal gai jartzaileei egindako elkarrizketa. Goikoetxeak esandakoak kontutan hartuta, Maite Berriozabal elkarrizketatu dugu eta hausnarketa polita egin egoeraren inguruan. 

Loading player...
|2017/03/03
"Maria biluziago bat topatuko dute entzuleek"

Hamar urte baino gehiago daramatza musikaren munduan Maria Riverok; Apurka, Siroka eta Hutsa taldeetan aktiboko parte hartu du. Orain ordea, bere bakarkako proiektua jarri du martxan "Kintsukoroi" izenekoa. Kantu bat zuenean jota aurkeztu digu lan berria. Berta Caceres gogoan egindakoa ere entzun ahal izan dugu.

Loading player...
|2017/03/01
Gorriak, beltzak, urdinak eta berdeak ikusita Ukraniatik Moskura

Hala harrapatu ditugu Giussepe Olaizzola gure opera kritikoa eta bere astoa eta mandoa Astorroxa umore tartean. Moskura iritsi berritan bi opera proposamen egin dizkigu Olaizzolak. Iraultza eta maitasuna nahastu zaizkigu gaurko tartean.

Loading player...
|2017/02/28

Hika Teatroaren "Kuaderno Zuri" antzekia ikusteko aukera izanen da ostiral honetan Andoaingo Bastero Kulturgunean. 3 emakume dira protagonista, ama eta bi alaba. Bizitzak oso bide ezberdinetik eraman ditu baina. Martxoak 8 eguna dela eta aukera bikaina obra hau ikusteko. Miren Gojenola aktore protagonistetako bat da eta berekin hitz egin dugu. 

Loading player...
|2017/02/28
Broken bihotz, Rafa Ruedaren lehen proiektua

Euskal kantugintza atalean Rafa Rueda musikariaren hastapenetara begira jarri gaitu Jon Eskisabelek, bere proiektua izan zen "Broken bihotz" taldera begira. 1990an sortu zen Mungian eta 94an desagertu. Ordutik PiL.T. taldean zein bakarkakoan aritu da Rueda.

Loading player...
|2017/02/28
Altsasuko mozorroek ez dute generorik

Altsasuko iñauteriei begira jarri gara gaur, egun handia baitute bertako herri iñauteriek. Momotxorroak dira pertsonaia nagusiak baina badira gehiago ere (maskaritak, sorginak, Juan tranposoa, artzaiak...). Gero eta parte hartzaileagoak dira eta gizon zein emakume ez da bereizketarik egiten. Hala azaldu digute Raul Barrena eta Naiara Urkijo altsasuar iñauterizaleek.

Loading player...
|2017/02/28
Martxoak 8 egunaren bueltan agenda berezia Andoainen

Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta agenda berezia prestatu dute Andoaingo Bastero Kulturgunean. Herriko 8 emakume omentzeaz gain, prostituzioaren gaia ere landuko dute hitzaldi, antzerki zein zinearen bidez. Baina antolatu dituzte ekimen gehiago...guztien berri izateko hemen Garbiñe Agirre Andoaingo Kultur teknikariarekin egindako elkarrizketa. 

Loading player...
Orria 49/ 91