|2017/03/24
Loreetatik Loraldira, Pete Seeger

Where Have All the Flowers Gone kantuarekin egin bezala Pete Seeger AEBetako folk kantari garrantzitsuenaren kantu hainbat euskarara ekarri, musika jarri eta emanaldi berezia eskainiko du Lou Topet musika talde zarauztarrak igandean Loraldian. Proiektuko bi arimak izan ditugu gurean: Oier Aranzabal eta Harkaitz Cano.

Loading player...
|2017/03/24
Nahiz eta azukrea ez den komeni...gaur pantxineta errezeta!

Sukalde tartean postre proposamena egin digu gaur Imanol Zubelzu Basque Cullinary Centerreko irakasleak, gure herriko postre ohiko bat: pantxineta. Errezeta gozoaren xehetasunak eman ostean gogoeta egin dugu azukrearen bueltan.

Loading player...
|2017/03/24
Euskal dantzak, plazatik antzokira

Hogei urte bete ditu Aukeran dantza konpainiak Edu Murumendiaraz dantzaria buru duela. Euskal dantza tradizionalak garaikidearekin uztartzen aitzindariak izan dira eta baita erreferente bihurtu ere. Oso bizirik jarraitzen du konpainiak eta Maurizia ikuskizuna dute azken harribitxia, gaur Donostiako Victoria Eugenian eskainiko dutena. Edu Murumendiarazekin egin dugu 20 urteko ibilbidearen errepasoa.

Loading player...
|2017/03/22
Urtean lau aldiz maitemintzen naiz eta bikoterik gabe zoriontsua naiz!

35 urtetik gora bikoterik gabeko emakume askori egiten zaizkien hainbat aipamen egin dizkigu gaur Onintza Enbeitak Astorroxa umore tartean. Berari egindako aipamenak dira eta guztiek sutu dute. "Etorriko zaizu", "zorte txarra izan duzu baina lasai" edo "badaukat lagun bat zuretzat" bezalakoak. Hori bai, maitemintzeko ez du inolako arazorik, urtean lau aldiz maitemintzen da, joan den astean azkena.

Loading player...
|2017/03/21
"Matxismo kamuflatu asko dago musika kazetaritzan"

Jarrera matxista hainbat salatu ditu Belako musika taldeak publikoki, eta bereziki kazetaritza alternatiboaren izenean idatzi eta esaten direnengan jarri nahi izan dute fokoa. Jenesaispop hedabidean egindako salaketa facebook-eko euren horman jarri eta gaur Lore Billelabeitiarekin hitz egin dugu. Amorrua eta tristura sentitzen dituztela aipatu digu.

Loading player...
|2017/03/17
Galdutako zirrara berreskuratuta

Euskal musikaren iruditegian geratu den bikotea da Alaitz eta Maider, zalantzarik gabe. 2004an amaiera jarri ziotenetik musikatik aldenduta egon da Maider Zabalegi, duela hiru urte inguru ordea, aitonaren heriotzarekin batera ekin zion konposatzeari eta bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du orain, "Zuei" izenekoa.

Loading player...
|2017/03/14
Pott Banda, inoren aginduei men egin gabe

Euskal kantugintza atalean gaur Pott Bandari begira jarri gara Gotzon Barandiararenekin, talde hau sortu zela 40 urte diren honetan. Bereziki Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikaren uztarketaz aritu gara, aipatu ditugu Joseba Sarrionaindia eta Joxemari Iturralde "Jimu" ere.

Loading player...
|2017/03/13
Hasi da Loraldia, udaberriko euskal kultura garaikidearen jaialdia

Martxan da Loraldia. Apirilaren 8ra arte euskal kultura garaikidearen epizentro izango da Bizkaiko hiriburua. Orotara, 30 emanaldi eta 150 artista bilduko ditu aurten Loraldiak.

Loading player...
|2017/03/10
"Gu musika talde serioa gara, eh?"

Minutuak segundu bihurtu zaizkigu Unidad Alavesako kideekin. Elarrizketa honetan transmititu duten  giro ona oholtza gainean ere baldin badute, laster zintzilikatu da "sarrera guztiak salduta" kartela haien kontzentuetan. Talde Ataundarra urria bukaeran estreinatu zein Beasainen, eta diska kaleratu dute berriki "Unidad Alavesa" country-folk-rock 9 kantuz osatuta.

 

Loading player...
|2017/03/10
Bete ditu Trainspotting 2 filmak gure espektatibak?

Londres, Mark Renton gaztea kale luze batean, irrifartsu, "bizitza hautatu" du. Edinburgoko betiko lagunak saldu, eta 16.000 euro ebatsi dizkie. "Agur lagunak, agur Edinburgo, agur heroina!" Bizitza aukeratu du Rentonek. 20 urte pasa dira David Boylek zuzendutako Trainspotting estreinatu zenetik (1996). Berriki estreinatu da bigarrena, T2. Nola egongo ote dira Leith auzoko lau "gizajoak"? T2 filmaren inguruan aritu gara, gustora, filmaren zaleak diren Haritz Larrañaga, Ezti Goya eta Xabi Gorostidirekin.

 

Loading player...
Orria 48/ 91