|2017/02/17
Transmisioaren soinu banda ikuskizunera

Igandean aurkeztuko dute Zuhainpeko soinuak ikuskizuna Donostiako Kursaalen. Ipar zein Hego Euskal Herriko musikari eta ahotsak elkartuko dituzte; Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Juan Mari Beltran, besteak beste. Zuzendari lanetan aritu den Mireia Gabilondok eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|2017/02/17
"Orain arte bezala jarraituko dugu Bidehutsen, bestela guk hilko dugu"

10 urte bete ditu bIDEhUTS ekimenak eta hori ospatzeko festa antolatu dute bihar Donostiako Bukowski aretoan. Anari, Lisabö, Inoren Ero Ni eta Hotel taldeekin hasi zen plataformak 14 talderi eman die aterpe eta 39 argitalpen osatu ditu. Egindako ibilbideaz hitz egin dugu bIDEhUTSeko Karlos Osinaga eta Asier Zuluetarekin.

Loading player...
|2017/02/16
Nortzuk ziren kaldereroak?

Egun hauetan gure herrian ospatzen ari den Kalderero jaiaren jatorriei begira jarri gara Oier Araolaza dantzari eta antropologoarekin. Kalderero ofizioa zuen ijito etniari zegokion, Europa ekialdean jatorria duen nomada etniari. Oso estimatuak izandakoak baina ofizioaren gainbeherarekin batera bazterketa sozialera kondenatuak. Euskaldunok ijitoen seme-alabak garela ere esan genezake.

Loading player...
|2017/02/15
Zergatik hainbeste zailtasun Garoa bezalako espazioek?

Donostiako Garoa liburu dendak aste honetan itxi ditu ateak. Arrazoi ekonomikoak baino pertsonalak argudiatu dituzte. Zergatik da ordea, hain zaila horrelako espazioek duin bizirautea? Argiako Gorka Bereziartuarekin eta Garako Mikel Jauregirekin hausnartu dugu.

Loading player...
|2017/02/14
"Yo la tengo", ekaitz elektriko perfektua

Musika proposamenen tartean Yo la tengo taldea ekarri digu Axier Aizpurua Bukowskyko kamareroak. Indie-rock estiloa egiten duen talde honen ibilbidean murgildu gara, 1984tik hona geratu gabe dabilen taldea, maila mantentzen duena. Gitarrekin egiten dituzten jolasak nabarmendu dizkigu.

Loading player...
|2017/02/13
"Euskal marrazkilariok larrugorrian gaude"

Kukuxumuxu auzitik abiatuta euskal marrazkilarien egoerari begira jarri gara Asisko Urmeneta, Ainara Azpiazu Axpi eta Dani Fanorekin. Mikel Urmeneta eta haren laguntzaileen kontrako epaiketak nola eragin dezake gainerako marrazkilariengan? Zer nolako babes sareak dituzte euskal marrazkilariek?

Loading player...
|2017/02/13
Txapelketaren alde edo kontra?

Bertsolaritzari buruz Ane Labakarekin egiten dugun tartean txapelketei begira jarri gara gaur. Izan ere, Txapelketa Nagusiaren urtea da aurtengoa baina horrez gainera, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ere jokatuko dira txapelketak. Txapelketak bai ala ez? Lehiakorrak ote gara?

Loading player...
|2017/02/10
"Garoa gauzak egin eta sentitzeko modu bat da"

Astelehenean itxiko ditu ateak Donostiako Garoa liburudendak. 50 urteko ibilbidea duen Zarauzko Garoak berriz, zabalik jarraituko du. Imanol Agirre arduradunaren hitzetan arrazoi ekonomikoak baino arrazoi pertsonal eta intimoak daude atzean. Bereziki nabarmendu nahi izan du bertako kultur eragileen artean dagoen kalitatea.

Loading player...
|2017/02/10
"Euskal Herriko periferietara iritsi nahi dut"

Hiru hamarkadako ibilbidea eta gero, lan berriarekin dator Gari musikaria. Gari & Maldanbera taldeak berriki kaleratu duen "Estutu" diskoa aurkeztu digu Gari berak. Autopista eta fokoetatik urrun egin nahi duela bide berria aipatu digu, periferietan. Proiektu iraunkorra izango dela ere ziurtatu du.

Loading player...
|2017/02/10
Bidasoaldeko kontrabandisten bigarren etapa egingo dute Usurbildarrek

Arritxulotik Arantzara oinez joango dira Usurbildarrak herriko Andatza mendi talde elkarteak antolatutako txangoarekin bat eginez. Bidasoaldeko kontrabandisten ibilbidea egiten ari dira egunez egun, hau dute bigarren etapa. Bestetik, Xuban Zubiria Usurbilgo teknikariak gogoratu du astelehenean, otsailak 14 izanen dela Xantaixabeletako jai batzordearen lehen bilera.

Loading player...
Orria 51/ 91