|2017/05/31
"Istagrano, silfy, eta filtro kafe"

Gaur ajearekin hurbildu zaigu Dolox gure estudioetara. Festa ederra egin baitzuen Donostiako Rekalde tabernako 15. urteurren festan. Baina, bestelako gai batek kentzen dio loa Doloxi, ilobaren urtebetetze bazkarira joan eta disgustatuta bueltatu da, ilobak txoko batean, mugikorrarekin, pasa zuelako bazkari osoa, zer eta "istagranon". Ederki ikasi du argazkiak atera, filtroa jartzen eta sarera igotzen. 

Loading player...
|2017/05/31
Platon edo Kant ezagutuko ez dituzten gazteak

Filosofiaren Defentsak izeneko liburua kaleratu berri du Erein argitaletxeak. Iñigo Martinezek koordinatu du lana eta parte hartzaileak izen handiko lagunak dira, besteak beste, Pedro Miguel Etxenike, Teresa Maldonado, Joxe Arregi, Pako Aristi edota Garbiñe Biurrun. Martinez eta Maldonadok filosofiaren garrantzia azpimarratu digute, are gehiago “bizi garen abiadura handiko munduan”. Maldonadoren esanetan, “Jaurlaritzak argi utzi du erligioa indartu eta filosofia ahuldu nahi duela”

Loading player...
|2017/05/31
Txikitasunaren handitasuna. Badator Gipuzkoako Eskola Txikien festa!

Ekainaren 11n Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatuko da Arroan. Gaur egun 26 eskola txiki daude Gipuzkoan, 1100 ikaslerekin. Arroa Zestoan dago; auzoko eskola txikiak 65 ikasle ditu, 2002an 24 zituen, eta datorren ikasturtean 71 izango dira, inoizko kopururik handiena. Mezu nagusia argia da: herri txikiak biziak izan daitezen beharrezkoak dira eskolak. Jexux Albisu Arroako eskolako zuzendariarekin eta Kepa Iribar Sakulupe guraso elkarteko kidearekin izan gara.

Loading player...
|2017/05/31
Iberdrolaren jarrera salatzeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk Parlamentuan

Iberdrolak giza eskubideak urratzen dituela salatzeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk, bihar, Gasteizeko Parlamentuan. Maiatzaren 19an egindako osoko bilkuran, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak “Iberdrola enpresan gertatzen ari diren prozesu judizialen inguruan” galdera luzatu zion zion Iñigo Urkullu lehendakariari. Horren ordez, Arantza Tapia sailburuak eman zuen erantzuna. Emandako erantzun hori ez-nahikoa izan zela iritzita, biharko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du koalizio soberanistak.

Loading player...
|2017/05/31
“El ayuntamiento tiene una deuda histórica con Zorrotza. Nos sentimos abandonados”

Esta mañana, en Kalegorrian, nos hemos trasladado hasta el barrio bilbaino de Zorrotza, que desde el pasado sábado esta consternado por todo lo ocurrido en ese incendio que se llevó por delante la vida de una pareja y dos niños de muy corta edad. De hecho, los vecinos y vecinas del barrio saldrán hoy a la calle para reclamar una mejora de las condiciones de vida de un barrio que lleva años abandonado por parte de las autoridades municipales. La convocatoria la han hecho diversos colectivos de Zorrotza y la cita es a las 19.30 en El Ferial. Manifestación que terminará en La Landa, en memoria de las cuatro personas que fallecieron en el incendio del sábado.

Loading player...
|2017/05/31
“Se equivoca Urtaran si prentende dar una imagen de dureza desalojando Errekaleor”

Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Juan Ibarrondo, Agus Hernan y Ruben Sanchez han reflexionado en torno a los motivos que han podido empujar al alcalde Gorka Urtaran a acelerar el proceso de desalojo y derribo del barrio autogestionado de Errekaleor. Para Ruben Sanchez “es evidente que Gorka Urtaran hace esto por un cálculo electoral” con el objetivo de lograr votos de los sectores más conservadores de la ciudad. Una maniobra, que para Juan Ibarrondo no le tiene porque salir bien. Es más, en palabras de Ibarrondo “se equivoca Urtaran si prentende dar una imagen de dureza desalojando Errekaleor”.

Loading player...
|2017/05/30
"Helburua giza eskubideen ikuspuntutik errepresioa nork sufritu zuen jakitea da"

Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostian 1936tik 1945era egin ziren giza eskubideen urraketei buruzko ikerketa egingo du. Javi Buces, Arantzadiko historialariak azaldu digunez, "hau izango da lehen aldia hiriburu batean" halako ikerketa bat egiten dutela.

Loading player...
|2017/05/30
"Bada garaia EHUk benetako erantzun bat emateko sexu erasoen aurrean"

Gizonezko bat atxilotu dute EHUn sexu eraso bat egitea egotzita. Uxue Alonso, Leioako mugimendu feministako kideak azaldu digu "kurso hasieratik" zekitela "3 urtez jardun duela erasoak egiten fakultatean". Ostegunerako elkarretaratzea deitu dute, Leioako Milek Laboa plazan, eguerdiko 12:00etan.

Loading player...
|2017/05/30
 "EH Bildu, EAJ eta PSE-k lortutako akordioak ez du inolako eraginkortasunik"

Joan den astean Legebiltzarrean hiru alderdiek negoziazio kolektiboei buruz lortutako akordioa kritikatu du gaur ELA sindikatuak. Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboetarako arduradunaren iritziz "inolako konpromiso praktikorik suposatzen ez duten adierazpenak" dira.

Loading player...
|2017/05/30
Derribos Arias, Negu Gorriak eta Hertzainakek bertsionaturiko kultuzko rock taldea

Asier Aizpurua “Bukowskiko kamareroak” gehienentzat ezezaguna izango den talde bat ekarri digu kantugintza atalera. Derribos Arias taldea 70. hamarkada amaieran sortu zen Donostian eta urte gutxiko bizia izan zuen. Berritzaileak izan ziren, estiloak nahastu eta oraindik gehiegi zabaldu gabe zegoen rockari umorea ere txertatu ziotelako. Negu Gorriak eta Hertzainak taldeek Derribos Arisen kantu bana bertsionatu zuten.

Loading player...
Orria 83/ 178