Iberdrolaren jarrera salatzeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk Parlamentuan

Iberdrolak giza eskubideak urratzen dituela salatzeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk, bihar, Gasteizeko Parlamentuan. Maiatzaren 19an egindako osoko bilkuran, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak “Iberdrola enpresan gertatzen ari diren prozesu judizialen inguruan” galdera luzatu zion zion Iñigo Urkullu lehendakariari. Horren ordez, Arantza Tapia sailburuak eman zuen erantzuna. Emandako erantzun hori ez-nahikoa izan zela iritzita, biharko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du koalizio soberanistak.

Audio_placeholder

Iberdrolaren jarrera salatzeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk Parlamentuan

Loading player...
Ignacio Sánchez Galán, presidente de Iberdrola. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Ignacio Sánchez Galán, presidente de Iberdrola. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

Mozioan, besteak beste, merkatuaren eta kontsumitzaileen aurkako delituak egiteagatik Audientzia Nazionalak Iberdrolaren inguruan abiatu duen ikerketa aipazten da. Era berean, Iberdrolak eta antzeko multinazionalek “euren nazioartekotze prozesuetan erabiltzen dituzten hainbat jokamolde eta praktika” salatzen dira, “sarritan inolako kontrol publikorik gabe gauzatzen direnak eta oinarrizko giza eskubideen aurka jotzen direnak”. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu dizkigu mozioa aurkeztearen arrazoiak Kalegorrian saioan.