|2016/02/23
"Naturako babesguneen eran, euskararen gune naturalak babesteko lege bat beharrezkoa da"

Naturako landareen eta animalien xarmari erreparatu dio Eneritz Albizuk, edo beharrezkoak ditugun heinean, horientzako babesguneak eraikitzeari.

Loading player...
|2016/02/22
"Iruñeko haur eskolena urrats bat da, urteetako bidegabekeria bukatzeko lehen aldaketa"

Iruñeko haurreskolen gaiari heldu dio Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Loading player...
|2016/02/19
"Euskal Herri euskaldun eta askea utopia bada, segi dezagun ibilian euskaraz, amodioz beterik"

Iaz zendu zen Eduardo Galeano idazlearen esaldi bati tira egin dio Ainara Mayak, utopiak ibiltzeko balio duela esan baitzuen behin Galeanok. Horretarako balio behar omen liguke euskaldunoi Euskal Herri euskaldun eta askea amesteak ere, helmugarako bidea egiteko.

Loading player...
|2016/02/18
"Erdaldunentzako dekalogo bat behar dugu, euskaldunekiko errespetua bermatzeko"

Interneten saltseazen zebilela, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak euskararen biziraupenerako eginiko dekalogoa topatu zuen Leire Narbaizak. Bertan aipatzen diren hamar gomendioak egokiak eta oso beharrezkoak iruditzen zaizkio Narbaizari, baina zer pentsatua ere eman diote.

Loading player...
|2016/02/18
"Bizi dugun uneak transmisioa birpentsatzea exijitzen digu, etorkizuneko formula berriak asmatzeko"

Euskararen biziberritzeak izandako bilakaerari heldu diote Jone Goirigolzarrik eta Xabier Landabideak. Orain arteko fasean, ezagutzari garrantzia eman zaiola uste dute, baina euskara dakiten askok une askotan ez erabiltzea oztopo bihurtu dela.

Loading player...
|2016/02/17
"Euskara jakitea ez da behartzat jotzen, erabilera hazteko lana eta borondatea behar dira"

Azken aldian, euskararen egoeraz nahiz etorkizunaz eztabaida pil-pilean dagoenaren ustea du Azkue fundazioko Angeriñe Elorriagak: administraziotik sustatutako euskara politikez, Nafarroako hezkuntzaz, Txantxangorriaren kanpainaz, EiTBk euskal hiztunekiko duen jokabideaz...

Loading player...
|2016/02/16
"Elkarbizitza aukera berriak sortu dira, hizkuntza berriak geureganatzeko beharra medio"

Errefuxiatuen krisia komunikabideetako gai zentrala bihurtu den honetan, gaiaz eskaintzen diren ia ikuspegi guztiak oso larriak dira Petra Elserren ustez. Hala ere, aipatzekoa iruditu zaio Alemanian errefuxiatuek hizkuntza ikasteko eskaintzen diren aukera berriei arreta jartzea. Lan munduan alemana erabiltzeko egokitu diren testu liburu eta ikastaroez gain, teknologian egin diren aurrerapausoak nabaremendu ditu, Netzwerke ataria horien artean. Proiektuaren integraltasuna iruditzen zaio interesgarriena Elserri, enpresak eta langileak inplikatzen direlako hizkuntza ikasteko prozesuan. Hala, euskararen irakaspenerako baliagarriak izan daitezkeen gakoak proposatu ditu Elserrek.

Loading player...
|2016/02/15
"Euskarak egoera latza du, baina beheranzko joera iraulita itxaropentsu egon gaitezke"

Hizkuntza kooperazioaren onurez ohartzeko hainbat galdera planteatu dizkigu Garabideko Andoni Barreñak. Hizkuntza gutxituetako komunitate indigenekin esperientzia elkartrukatu nahi dute, Euskal Herriak herri gisa metatutako jakintza partekatu eta besteengandik ikasteko aukera baliatu. Eskaintzeko daukaguna euskara biziberritzeko esperientzia izan daiteke, Barreñaren ustez, baina komunitate indigenengandik asko ikasteko aukera ere badugu.

Loading player...
|2016/02/15
"Diskurtso antzuez aparte, egoera iraultzeko lanabesak behar ditugu, aktibismoa ardatz"

Euskal Herrian martxan dauden herri proiektuei esker bidea egin dela eta egiten jarraitzen dela uste du Nestor Estebanek. Hala ere, lortu nahi dugun helburuetara iristeko ez dela nahikoa iruditzen zaio. Azken urteotan, behin eta berriz errepikatu baita egindako bideak sabaia jo duela. Hargatik, hori gainditu behar dela uste du Estebanek, aipaturiko herri proiektuak alde batera utzi gabe: orain arteko mezu eta ideiak berritu eta egokitu behar direla. Horren harira. EHE Euskal Herrian Euskarazek antolatutako Hizkuntzaren aktibismoa tailerrak gomendatu dizkigu.

Loading player...
|2016/02/12
"Lur eta Amets geure historia da, euskaraz kontatu eta kantatua, geuk margotua"

'Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia' proiektuaz hitz egin digu gaur Katxiporretarretako Aiora Zulaikak.

Loading player...
Orria 45/ 58