|29/06/2016
Angeluko erasoaren salaketa, kirol barneratzailea eta 'Txisteka-Misteka'-k 30 urte

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu da gaurko irratien tartera eta joan den astean Angelun emaztea eta bi alabak erail eta bere buruaz beste egin zuen gizonaren kasua indarkeria matxistatzat hartzeko igandean egindako protestaz hitz egin du nagusiki. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, Jon Tornerrek kirolak integraziorako izan dezakeen funtzioaz egindako erreportajea.

Loading player...
|29/06/2016
"Mingarria da euskaldunon eskubideen aldeko determinazioaren aurka egiten dela ikustea"

Duela zenbait aste, Gasteizko Santa Barabarako azokan, udal ikuskatzaile batek kargua hartu zion barazkien etiketak euskaraz soilik jartzen ari zen ekoizle bati.

Loading player...
|28/06/2016
Ezkutuko eta ageriko homofobia eta kooperazioaren artearen errepasoa

Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erraneko Lur Gilekin hitz egin dugu irratien tartean, eta Gasteiz aldeko nahiz Basaburua eta Ultzamako kontuak ekarri dizkigute. Ondoren, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna izanik, oraindik homofobia gainditzeko egin beharreko lanaz hausnartu dugu tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin.

Loading player...
|28/06/2016
La Memoria. "Memoria de Oaxaca"

Cada cierto tiempo la realidad mejicana nos sorprende con la noticia de una nueva masacre de personas del pueblo, de militantes sociales o vinculados a las multiples y diferentes luchas populares.

Loading player...
|28/06/2016
"Helburu egokiak jarriz gero, festak eraginkorrak izan daitezke gizarte aldaketarako"

Euskararen alde egiten diren festez eta horien inguruan zenbaitek jartzen duten mutur okerraz hitz egin du Manex Agirrek.

Loading player...
|27/06/2016
Tolosaldeko festak, eraso matxista eta homofoboak eta herrietako antzerki asteak

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera eta Tolosaldeko sanjuan festen errepasoa eta sanpedroen aurrerapena egin digu.

Loading player...
|27/06/2016
"Erabileran aurreratzeko euskara jakin behar da, AEK-k bitartekoak jartzen ditu"

Etorkizunari baikor begiratzeko motiboez eta proposamenez hitz egin nahi izan du AEK-ko Mertxe Mugikak gaurkoan. Euskararen biziberritzean ziklo berri bat abian dela uste du, horren erakusle direla martxan dauden askotariko eztabaida gune eta foroak. Oraindik egiteko asko dagoen arren, sektoreen arteko adostasunaren beharra partekatua dela iruditzen zaio, eta AEK-k elkarlan horretan parte hartuko duela ziurtatu du. Uda garaian, gainera, euskara ikasteko eta hobetzeko aukera eskaintzen duela AEK-k ekarri du gogora, baita era askotako ikastaro aukeren xehetasunak aipatu ere.

Loading player...
|24/06/2016
Quark: Lau elementu berriren izenak taula periodikoan

Abenduan, lau elementu berri onartu zituzten taula periodikoan. Orain, izenak jarri dizkiete. Eta haietako bik toki baten izenak dituzte, taulan ohikoa izan den bezala.

Loading player...
|23/06/2016
Indarkeria matxistaren ezkutuan dagoena, UEUko udako ikastaroak eta Maysun argazkilaria

Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Ane Zabalak errefuxiatuen aldeko karabanaren eta Margaret Bullenek gure jai ereduaz egiten duen genero azterketaren berri ekarri du irratien tartera. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, eta Angeluko eta Gasteizko erailketa matxisten harira, instituzioen, hedabideen eta gizartearen hipkresiaz hitz egin dugu.

Loading player...
|23/06/2016
23:00 denboraldiko azken Reggae Feaver!

Hau da denboraldiko azken saioa beraz ezin duzu galdu! Asteko klasikoarekin hasiko gara beti bezela eta ondoren nobedade batekin etorriko gara. Los Aggrotones talde argentinarrak Los Siderales-en izenpean ateratako bigarren EPa entzungo dugu. Ondoren Liquidator Music disketxeak Madrilen ireki berri duen denda fisikoaren irekiera ospatzeko, 19 urte hauetan atera dituen errefrentzia batzuk entzungo ditugu. Amaitzeko asteburuko proposamena! Gozatu Reggae Fever! Gozatu uda!

Página 85/ 144