Indarkeria matxistaren ezkutuan dagoena, UEUko udako ikastaroak eta Maysun argazkilaria

Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Ane Zabalak errefuxiatuen aldeko karabanaren eta Margaret Bullenek gure jai ereduaz egiten duen genero azterketaren berri ekarri du irratien tartera. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, eta Angeluko eta Gasteizko erailketa matxisten harira, instituzioen, hedabideen eta gizartearen hipkresiaz hitz egin dugu.

Audio_placeholder

Indarkeria matxistaren ezkutuan dagoena, UEUko udako ikastaroak eta Maysun argazkilaria

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

UEU Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo udako ikastaroak astelehenean hasiko dira, eta aurtengo eskaintzaren berri ekarri digu Irati Iciarrek. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk Irantzu Pastor argazki kolaboratzailearekin hitz egin du eta Maysun argazkilariaren berri ekarri digute. Amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak Haurtzaro ikastolako ikasleekin Hipategia lorategiaz esandakoak izan ditugu entzungai.