|08/05/2017
Maiatzaren 12an "Francoren bilobari gutuna" antzezlana Andoainen

Luhususon estreinatu eta gero herriz herri dabil "Francoren bilobari gutuna" antzerki obra. Bira bukatzear delarik, geldialdia egingo dute Andoaingo Bastero Kulturgunean, beraz, Donostia Antzerkia Saria irabazi duen obra oraindik ez baduzue ikusi, aukera aparta duzue maiatzaren 12an. Obrari buruz eta izandako harreraren inguruan hitz egin dugu Ander Lipus antzerkiko aktorearekin.

 

Loading player...
|05/05/2017
"Hainbeste urte zain egon eta gero ez nuen edozein modutara egin nahi"

Hamalau urteren ostean kaleratu du bere bigarren diskoa Iratxe Mugirek. La piel transparente du izena eta mimo askorekin egin duela ziurtatu digu. Euskara, gaztelera eta galegoa uztarten ditu "guztiak nireak sentitzen ditut" esanez. Zuzenekoak eskaintzen ari da orain eta igandean Donostiako Dokan aurkeztuko du.

Loading player...
|03/05/2017
Turismoarekin sututa eta pixaren iraultza aldarrikatuz!

Astorroxa gure umore tartera beste behin ere bisita egin digu Dolores Mujika "Doloxek". Zoriondu gaitu, Idoia Torregarairi muxu handi bat bidali dio eta segidan bere haserre eta aldarrikapenak agertu dizkigu: turismoak Donostian izan duen gorakadarekin sututa dago eta Gazte Akelarretik bueltan pixaren iraultza aldarrikatu du. Bilgune Feministarentzat ere badu proposamena: hiztegi bat.

Loading player...
|03/05/2017
Umoreak hartuko du Arrigorriaga

Ostiralean hasiko da Arrigorriagan XXII. Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia. Igandea bitarte 11 ikuskizun eta bestez gozatzeko aukera izango da, guztiak dohainik gainera. Herriko hiru gune bihurtuko dira eskenatoki: udaletxe plaza, frontoia eta kiroldegia. Amagoia Garaizabal Armesto jaialdiko zuzendari eta udaleko kultur teknikariak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|03/05/2017
Bidea ireki zuen

Euskal zinea existitzen ez zela esaten zen garaietan bera jada ari zen egiten. 1985ean Kalabaza tripontzia marrazki bizidunetako lehen euskal film luzea egin zuen eta ondotik etorri ziren beste hainbat. 66 urte zituela zendu zen pasa den ostiralean Juanba Berasategi. Haren ibilbideari eta pertsonari begira jarri gara Euskadiko Filmategiko Jon Lopezekin eta Joserra Senperena musikariarekin.

Loading player...
|02/05/2017
Emakumeen ikusgarritasuna vs ikusezintasuna oholtzan

Euskal Kantugintza atalean emakume musikariek duten ikusgarritasunaz edo ikusezintasunaz aritu gara Leire Palaciosekin. Musikariek eurek jasan behar izaten dituzten komentarioak, gutxiespenak edo biolentzia anitzak aipatu ditugu. Baita hainbat musika jaialdik (Azkena Rock edo Ze Premikin!) agertu duten emakume presentzia eza ere. Oholtzaz kanpoko ikusezintasunak ere nabarmendu dizkigu Palaciosek.

Loading player...
|28/04/2017
"Nire musika pintzelada eman diot Gernikako bonbardaketari"

Gernikako bonbardaketak utzitako arrastoei buruzko gogoeta baten soinu banda egin du Aitor Etxebarriak Markak diskoan. Hamar urtez "El Txef A" bezala musika elektronikoan aritu ostean zinemarako bere lehen lana egin du, Hannot Mintegia lagunak proposatuta. Azken honek egindako Gernika dokumentalerako soinu banda da Markak. Etxebarria berak aurkeztu digu.

Loading player...
|28/04/2017
Udaberriko Poesia Kaierak: Rich, Storni eta Thomas

Udaberriarekin batera iritsi dira Susa argitaletxeak kaleratzen dituen Munduko Poesia Kaiera berriak. Maialen Berasategik ekarri du euskarara Adrienne Rich, Uxue Alberdik Alfonsina Storni eta Iker Alvarezek Dylan Thomas. Ohi bezala, kaieren zuzendari Beñat Sarasolak aurkeztu digu bakoitza eta Maite Bidarte Sotak irakurri dizkigu ahozgora bakoitzaren poema bana.

Loading player...
|28/04/2017

Juanba Berasategi zinegile gipuzkoarra hil da, gaixotasun baten ondorioz. Marrazki bizidunen alorrean aitzindaria izan zen Euskal Herrian. Berea zen, halaber, Euskal Herrian marrazki bizidunetako lehen pelikula luzea, ‘Kalabaza tripontzia’.

|25/04/2017
The Window Ventanas, psikodelia modan ez zegoenekoa

Euskal Kantugintza atalean beste behin atzera begira jarri eta "The Window Ventanas" talde tolosarra ekarri digu badok.eus-eko Jon Eskisabelek. Hogei urte dira euren disko bakarra kaleratu zutela, horrela eman zioten amaiera taldearen ibilbideari. Pop-rock-psikodelikoa egiten zuten.

Loading player...
Página 45/ 91