|24/04/2017
Baloratzen ez diren bertso idatziak

Kultur proposamenen tartean bertsolaritzaren ertzak aztertzen ditugu Ane Labakarekin, gaur bertso idatziei begira jarri gara. Bigarren maila batean kokatzen diren arren berak bereziki maite dituela aipatu digu, baita bertso idatziak argitara ekarrita emakume bertsolari askoren lana argitara ekarri izan dela ere. Luzia Goñi aipatu dugu, besteak beste.

Loading player...
|21/04/2017
Lorca-Lauaxeta, bi kultura balio unibertsaletan bat eginda

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira antolatutako egitarau oparoaren baitan Gernika Batzordeak eta Independentista Sareak bultzatuta "Ele! Lorca-Lauaxeta" ikuskizuna eskaniko da bihar Gernikako Lizeo Antzokian. Poeta andaluziar errepublikarraren eta abertzalearen balioak bateratuko dituzte Josu Camara zuzendari eta Jon Maia gidoilari eta aktore dituen ikuskizunean. Biak izan dira gurean.

Loading player...
|21/04/2017
"Injustiziak mugiarazten gaitu baina baita poztasunak ere"

Erritmo alai eta dantzagarriak letra politikoekin, hori du bereizgarri Itziarren Semeak taldeak. Altsasuko gertakariek edota Iñigo Cabacasek kantu bana dute "EH Republik" disko berrian baina Mirentxu Patxaran 2.0 bezalako kantu alaiek ere badute lekua. Hamar urte bete ditu taldeak eta hasierako ilusio eta grinarekin jarraitzen dutela ziurtatu digute Manex eta Ibon Altunak.

Loading player...
|20/04/2017
Astebeteko hauspoa euskarazko antzerkiari

Hala izaten dira Aulestiko topaketak, aurtengoan XII. edizioa dutenak. Astelehenean hasi eta larunbata bitarte zortzi antzezlan eta bost tailer eskaintzen ari dira. Artedramako Ander Lipus dabil antolakuntzan buru belarri, aurtengoan gainera berezia berarentzat, "Hozkailua" obraren estreinaldiarekin eman baitio hasiera topaketari eta "Francoren bilobari gutuna" lanarekin emango diete amaiera.

Loading player...
|12/04/2017
Itxaron gela, kamisoia, uniformeak...ospitaleak ere badu umoretik

Astorroxa gure umore tartean aspaldiko bixita jaso dugu, Idoia Torregarairena, ongi etorri! Hospitalean egin behar izan duen egonaldiari ere atera dio zukua eta hemen bere kontakizuna. Tratua oso ona, oilasko egosia baita ere baina denbora luuuuuze batean ez duela bueltatzeko asmorik ziurtatu digu Torregaraik.

Loading player...
|11/04/2017
Nola kantatu diete gizonek emakumeei?

Euskal kantugintza atalean gizonezkoek emakumezkoei buruz idatzi eta kantatutako abesti sorta ekarri digu Andoni Tolosak. Aipagarriak 1976 urte inguruan egindako Ama hil zaigu (Mikel Laboa), Adela (Oskorri, Gabriel Aresti) eta Perttoli (Errobi).

Loading player...
|10/04/2017
"Esandakoak esanda, zauria dezente goxatu dudala sentitzen dut"

Larunbateko finaletik hiru bertso kendu beharko balitu horiek azkeneko kartzelakoak liratekela esan digu Julio Sotok. Izan ere, duela bi urteko bere anaiaren istripu eta galerak eraginda trenbide ertzean kokatu zuen bere burua, bertara botatzeko prest. "Ez ziren egia baina ez ziren gezurra" gaineratu du eta ziklo bat ixten duela sentitzen du "hurrengo txapelketetan alaiago eta beste aurpegikera batekin aritzeko". Laugarren aldiz segidan da Nafarroako txapelduna.

Loading player...
|07/04/2017
"Euskaran eta erritmo modernoetan kokatzen dugu geure burua"

Fani eta Norzzone dira eta Nizuri Tazuneri osatzen dute, berriki kaleratu dute euren lehen diskoa "Musika ala hil". Rap edo trap musika egiten dute eta euskaraz, "sentimentu kontua da, ez da arma politiko bat" diote. "Suena a chino" askotan entzun behar izan dute eta horri umorez erantzunez japoniar eta euskal esamoldeekin hitz jokuak egiten dituzte.

Loading player...
|07/04/2017
Baiona, Korrika...emozioa azalean Anaitasunan

Larunbatean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala Iruñeko Anaitasunan. Zortzi bertsolari arituko dira bertan: Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes "Itturri", Xabier Terreros eta Julen Zelaieta. Asteburuko  hitzordu guztiak kontutan izanda, festa handi bat izango dela aurreratu digute. Guztiekin hitz egin dugu.

Loading player...
|05/04/2017
Ikus-entzunezkoak: Giza Eskubideen Zinemaldia + Korrika

Maialen Goñi zinea.eus-eko lagunarekin egiten dugu zinea eta ikus-entzunezkoei buruzko atala hilabetean behin. Aste honetan bi ekimenei buruzko xehetasunak bildu ditugu. Batetik, Donostian martxan den Giza Eskubideen Zinemaldia, bertako zuzendari Josemi Beltranekin hitz egin dugu. Eta bestetik, Korrikak sortu dituen ikus-entzunezko piezen atzean dagoen Hiru Damatxo Ideia Faktoriako Kepa Matxain izan da gurean.

Loading player...
Página 46/ 91