|19/05/2017
"Euskaraz kantatzen hasi eta plazetatik jendea joan egiten zen"

Oraingoan berriz, lehen egunean agortu dira Akelarre ikusteko kontzertuko sarrerak. Gaur eta bihar Hernaniko Oialumen ariko dira "Gauero zuzenean" diskoa kaleratu zutela 30 urte igaro direla ospatzeko. Berrikuntza ugari ekarri zituen plaza talde honek 70-80 hamarkadan eta arrasto luzea utzi du gaur arte. Nork ez du ezagutzen "Hotel California" kantua?

Loading player...
|18/05/2017
Frantziatik Eurovisioneko abeslarientzat gomendioak

Astorroxa umore tartean Frantzian topatu dugu Giussepe Olaizzola opera kritikoa opera abeslari bati eskolak ematena, astoa eta mandoa alboan dituela. Bi opera eder ekarri dizkigu gaurkoan "opari ederra sensiblea den jendearentzat" esanaz eta gomendioak ere bidali dizkie Eurovisioneko abeslariei.

Loading player...
|17/05/2017
Pott banda: apostu literario, musikal eta estetikoa

40 urte dira Pott banda sortu zela. Bernardo Atxagak, Joseba Sarrionaindiak, Joxemari Iturraldek, Jon Juaristik, Ruper Ordorikak eta Manu Ertzillak osatu zuten. Hiru urteko ibilbidea egin arren, bertako partaideak erreferentzia nagusi bihurtu dira euskal kulturgintzan. Taldearen ibilbidea eta ekarpena aztertu ditugu Beñat Sarasola eta Rafa Ruedarekin.

Loading player...
|16/05/2017
Txillardegiren liburua inspirazio iturri

Euskal kantugintza atalean liburu bat eta disko bat uztartu ditugu Gotzon Barandiaranekin batera, ez da gure ariketa izan, Zura taldearena baizik. 2015ean kaleratu zuten Egunkari ezkutua diskoa Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren "Leturiaren egunkari ezkutua" liburuan oinarrituta. Xabi Strubell eta Txillardegi, nabarmendu beharreko bi izen.

Loading player...
|15/05/2017
Fantastikoa, indarra hartzen ari den generoa?

Kultur proposamenen tartean genero fantastikoari begira jarri gara gaur. Batetik, Bilbon amaitu berri den FANT zinema fantastikoaren jaialdiko zuzendari Justo Ezenarrorekin balorazioa egin dugu eta bestetik, literaturako best-seller fantastiko bat ekarri digu Anartz Bilbaok: John Ajvide Lind Qvist-en "Let me in".

Loading player...
|12/05/2017
Batukada, feminismoa lantzeko tresna

Batukadarena bada azken urteetako fenomenoa gurean, ugaritzen ari dira batukada taldeak eta, batik bat, emakumez osatutakoak. Nork ez du ikusi emakumez osatutako batukada talderik herriko jaietan edota martxoaren 8aren jiran? Euskal Herriko Batukada Feministen Sarea ere sortu dute eta asteburu honetan topaketak dituzte Altsasun. Ainara Sarasketa irakaslearekin hitz egin dugu.

Loading player...
|12/05/2017
"Dokatik kalera aterako dugu ospakizuna"

Hamar urte bete ditu Donostiako Doka Kafe Antzokiak eta hori ospatzeko I.Dordoka Fest jaialdia antolatu dute bihar Antiguo auzoko frontoian. Taula gainean ariko dira Amparanoia, Siniestro Total, Rural Zombies eta Skakeitan taldeak, Euskal Herriko zein Estatuko talde esanguratsuak. Ibilbide honetan egindako lanaren erakusleiho izango dela jaialdia uste dute. Ekain Ormazabal kudeatzaileaa izan da gurean.

Loading player...
|10/05/2017
LUPA Dokumentalen Mostran zakur berdearen begiradak

Bihartik (osteguna) igandera bitarte hamargarren Lupa Dokumentalen Mostra izango da Errenterian eta Donostian. Fikziozkoa ez den zinema du ardatz lau eguneko jaialdiak, eta areto eta jaialdietatik at gelditzen diren ikus-entzunezko eta autoreak dira nagusi. Gainera egileekin solasteko aukera dago emanaldien ondoren. Urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietako bat da Errenterian jarri duten Ez-lekuak izeneko erakusketa. Maiatza amaitu bitartean, hamahiru artistaren lanak izango dira ikusgai herriko zenbait gunetan. Pello Gutierrez zine zuzendariak eman dizkigu azalpenak.

Loading player...
|10/05/2017
Zer esan norbait hiltzen denean? Mezu alternatiboak badaude

Astorroxa umore tarteko gonbidatu izan dugu gaur Onintza Enbeita. Bizitza esnatu eta goratzeko urtaroan gauden arren, heriotzarekin lotutako gai bat ekarri digu, betiere umore puntua jarriz: hildakoei jartzen zaizkien esaldiak. Hildakoekin zintzoak eta humanoak izateko proposamena egin digu eta berari jartzeko esaldia ere aurreratu digu: "hemen nau nire borondatearen kontra".

Loading player...
|10/05/2017
Negu Gorriak beharrean, "Fermin eta pipermin gorriak" izan balira?

Euskal Kantugintzaren atalaren baitan Negu Gorriaken kantuak aztertu eta bertako sanpleak nondik datozen aztertzen dugu NG Samples azpiatalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Hainbat kantu aztertzearekin batera taldearen izenaren jatorriaz teoria hori azaldu digute, Red Hot Chili Peppers-en eraginez "Fermin eta pipermin gorriak" jartzekotan egon zirela. Bederatzigarren rounda iritsi da!

Loading player...
Página 44/ 91