|08/06/2017
Do Re Ni: musika bidez umeen garunak estimulatzeko metodo berritzailea

Garuna musikarekin estimulatzen duen proeiktua da Do RE Ni. Zientziak frogatu egin du garunak lan handia egiten duela musikarekin, asko estimulatzen dela. Are datu bitxiagoa kontatu digu Xabier Lizaso musikari  Do Re Ni ko bultzatzaileak: kontserbatorioan ikasten duten ikasleen  garuna ohikoa baino %25 handiagoa da. Ikuskizun ederra eskainiko dute asteburu honetan 500 umek, Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, urte osoan zehar metodo honekin sortutako dantza, antzerki eta kantuak taularatuko dituzte. 

Loading player...
|05/06/2017
Ikusmira Berriak deialdiak erabateko arrakasta lortu du parte hartzea %300 handituta

Kultur proposamenen tartean Ikusmira Berriak egitasmoaz arituko gara Maialen Goñi Zinea.eus lantaldeko kidearekin. Ikus-entzunezko proiektu esperimentalei zuzenduriko egitasmoak hirugarren edizioa du aurtengoa. Lau proiektu hautatzen dira eta egileei hilabeteko egonaldia eskeintzen zaie euren proiektua garatu dezaten. Aurten, besteak beste, Maider Fernandezen Las letras de Jordi proiektua hautatu dute. Berarekin ere aritu gara hizketan. Amaitzeko, Canneseko festibalean Netflixek aurkeztu dituen bi filmeen inguruan sortu den polemikari erreparatu diogu.

Loading player...
|02/06/2017
Oso Fan, Giorgio Bassmatiren pop doinu euskaldunak

Giorgiuo Bassmati etorri zaigu Donostiako estudiora Oso Fan taldearen lehen diskoa aurkeztera. “21 minutu eta 44 segundu” izeneko lanean pop doinuak bildu dituzte Bassmatik berak eta Oriol Floresek.

Loading player...
|02/06/2017
Hartu zinemarako bidea, iritsi da Nur eta Herensugearen Tenplua!

Toti Martinez de Lezearen eleberrian oinarrituta animaziozko lan berria ekoitzi du Lotura Filmsek: Nur eta Herensugearen tenplua. Idazle arabarrak eta ekoiztetxeko Miren Berasategirek kontatu dizkigute filmaren ingurukoak.

Loading player...
|01/06/2017
"MAX sarietan 7 izendapen jasotzea da aitortza"

MAX sariak banatuko dira datorren astelehenean eta KUKAI dantza konpainiak 7 izendapen jaso ditu. Dantza ikuskizun onenaren saria, arte eszenikoen ekoizpen pribatuarena, espazio eszenikoarena (Marcos Morau), jantzi onenen saria (Iraia Oiartzabal), argiztapen onenarena (David Bernues), dantzari onenarena (Martxel Rodriguez) eta dantza antzezle talde onenarena (Jon Maya, Eneko Gil, Martxel Rodriguez, Ibon Huarte, Urko Mitxelena eta Alain Maya). Jon Maya eta Iraia Oiartzabalekin hitz egin dugu sari banaketaren atarian. 

 

Loading player...
|31/05/2017

Maletak du izena Kepa Junkera eta Sorginak-en azken lanak, eta larunbat honetan, ekainak 3 (21:30), Andoaingo Bastero Kulturgunean izanen dira. Kepa Junkerarekin hitz egin dugu ikuskizunaren inguruan, Maletak "freskoa, askea eta oso sormetsua" dela esan digu. 

Loading player...
|30/05/2017
Pantaila handian estreinatzen ez diren filmak lehiatu behar dute zine jaialdietan?

Cannes zine jaialditik bueltan etorri da gurera Kristina Zorita kazetaria. Berarekin errepasatu ditugu edizio honetako harribitxiak eta baita desilusioak ere. Sail ofizialean Loveless ekoizpen errusiarra asko gustatu zaiola aitortu digu Zoritak. Baina pelikula on eta ez hain honen artean ere, izan dira bestelako eztabaidak,  Netflix-en inguruan egondako polemikaren inguruaz aritu gara.  

Loading player...
|24/05/2017
"Hezkuntza sistema etorkizunera begira jarri beharrean, iraganari erantzuten ari da"

Rebeka Uberak azpimarratu du "gure hezkuntza sistema golpe izugarriak jasotzen" ari dela. Hezkuntza komunitatea egiten ari den mobilizazioen aurrean, "hezkuntza akordio zabal, garden eta iraunkor" bat erdiesteko helburua duen abiapuntu proposamena aurkeztu du EH Bilduk.

Loading player...
|23/05/2017
Trikitilariak nola ezagutu? Egun sare sozialetatik, lehen txapelketetan

Euskal Kantugintza atalean trikitixari begira jartzen gara Maixa Lizarribarrekin, gaurkoan zehazki trikitixa txapelketak aztertu ditugu. Lehena 1933an egin zen Donostian. Urte askotan horiek izan dira trikitilariak ezagutzera eramateko erakusleiho. Ezagunak egiten al zaizkizu pieza hauek?

Loading player...
|22/05/2017
Ez gara bakarrak munduan

Munduko kantu inprobisatuei begira jarri gara Ane Labakarekin egiten dugun bertsolaritza tartean. Badira urte batzuk munduari zabaltzea erabaki zuela Bertsozale Elkarteak eta hortik, munduko kantu inprobisatuak ezagutu eta gurea mundura zabaltzeko egin diren ekimen desberdinak. Beñat Gaztelumendik zuzendurikoa da, besteak beste, Mundu bat ahoz ahoz dokumentala. Biak izan dira gurean. 

Loading player...
Página 43/ 91