|17/05/2017
"Erraustegia jarri zenetik ez da birziklapenari buruzko hezkuntzarik egiten"
Gaur aurkeztu dute Bizkaiko Zero Zabor Plataforma. Foru Aldundiak azken urteotan garatu duen zabor politikarekin oso jarrera kritikoa azaldu dute.
|17/05/2017
Nola bereizi errealitatea eta fikzioa nerabeengan?

Jendea bere buruaz beste egitera bultzatzen duen Balea Urdiña jokoak kezka sortu du, guren ere bi kasu agertu baitira. Nola landu suizidioaren gaia gazteekin eta, batik bat, nola bereizi errealitate eta fikzioa internetaren garai honetan? Atzoko irakaskuntza publikoko grebari begira ere jarri gara tertulian Mikel Jauregi eta Ana Eizagirrerekin.

Loading player...
|17/05/2017
Interneten euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu dute

Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendaria elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan, gaur II. Euskarazko Interneten Eguna ospatzen dela probestuz. Waliñok “Interneten ere, lehen hitza euskaraz” izena daraman kanpaina aurkeztu digu.

Loading player...
|17/05/2017
Jornadas “Queer is the new punk!!” en Gasteiz

Organizadas por Orbain Kultur Elkartea, estos días se celebra en Gasteiz la semana transbollomarika en el Rock y el Punk. Unas jornadas que, en el marco de del Día Internacional Contra la LGTBIQfobia que se celebra hoy a nivel mundial, ponen el foco en los movimientos Homocore y QueerCore surgidos a mediados de los 80, que llegaron para poner patas arriba toda la LGTBfobia existente dentro del movimiento Punk con el que se identificaban, creando así su espacio de activismo y creación.

Loading player...
|16/05/2017
"Negoziazio kolektiborako aukera erreal bat eskatzen dugu"

Iker Garin, LAB sindikatuko irakaskuntza arloko arduradunarekin hitz egin dugu Gipuzkoa Bizkaia eta Araban gaurko deituta zegoen grebari buruz. Salatu du azken urteetan Lakuako gobernuak ez duela planteamendu seriorik izan, eta legeak eskatzen dituen gutxiengoak edozein modutan betetzera mugatu direla azken 10 urteotan egin diren irakaskuntza arloko mahai negoziatzaileetan.

|16/05/2017
"Ez gabiltza torlojuekin lanean, haurrekin baizik"

Hezkuntzako langileak dira eta argi dute euren lan eskubideen alde egiteaz gainera haurren eskubideen alde ere ari direla. Greba eguna da gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan, %80ko jarraipena izan duena sindikatuen arabera. Irakasleez gain, kalera atera dira haurreskoletako eta hezkuntza bereziko langileak baita sukaldari eta garbitzaileak ere.

Loading player...
|16/05/2017
Denuncian en los tribunales a Lanbide por los criterios para acceder a la RGI

Diversos colectivos sociales de Bizkaia presentaban ayer una demanda contra Lanbide por los “criterios que aplica” a la hora de gestionar la Renta de Garantía de Ingresos. En concreto, han recurrido en instancias judiciales 28 de los 75 criterios que Lanbide tiene publicados por considerar 17 de ellos contrarios a la Ley y el resto, porque necesitan ser regulados mediante Decreto y no mediante una circular interna.

Loading player...
|15/05/2017
“Momentu ezin hobea da software librera pasatzeko"

Azken egunotan 150 herrialdetako 200.000 ordenagailu baino gehiagori eragin dien birusari buruz jardun dugu Dabid martinez, Software librearen aldeko ekintzailearekin. Besteak beste WannaCry, Ransomware edo phising bezalako terminoek zer esan nahi duten azaldu digu.

Loading player...
|12/05/2017
Bartzelonara mugimendu interkooperatibista ezagutzera

KoopFabrikak antolatuta 30 lagun inguru izan dira berriki Bartzelonako Sants auzoan bertako mugimendu interkooperatibista ezagutzen. Can Batllo espazio autogestionatua da bertan ikusi duten proiektuetako bat. Tapuntuko Arkaitz Sukuntzak eman dizkigu xehetasunak Ekonomia Sozial Eraldatzaileri buruzko tartean.

Loading player...
|12/05/2017
"Kimioterapia jasotzen ari denak zein bere zaintzaileak ondo jatea da garrantzitsuena"

Kimioterapiak gosea kentzen du edota beherakoa eta goragalea sortu. Minbizia duen gaixoak ordea, beharrezkoa du indartzeko jatea. Baina zer jan? Zer komeni zaio kimioterapia jasotzen ari den pertsona bati jatea? Horretan laguntzeko errezeta liburua kaleratu du Minbiziaren Aurkako Elkarteak, tailerrak ere antolatu ditu. Tartean Mireia Alonso izan dute irakasle.

Loading player...
Página 88/ 178