"Ez gabiltza torlojuekin lanean, haurrekin baizik"

Hezkuntzako langileak dira eta argi dute euren lan eskubideen alde egiteaz gainera haurren eskubideen alde ere ari direla. Greba eguna da gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan, %80ko jarraipena izan duena sindikatuen arabera. Irakasleez gain, kalera atera dira haurreskoletako eta hezkuntza bereziko langileak baita sukaldari eta garbitzaileak ere.

Audio_placeholder

"Ez gabiltza torlojuekin lanean, haurrekin baizik"

Loading player...
Garazi Altzibar, Maider Izagirre eta Idoia Ormazabal
Garazi Altzibar, Maider Izagirre eta Idoia Ormazabal

Garazi Altzibar Haurreskolak Patzuergoko langilea da,  Maider Izagirre irakaslea eta Idoia Ormazabal heziketa bereziko hezitzailea.