|23/05/2017
Finlandian gelako 13 haur, Euskal Herrian 23

EAEn unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan greba eguna izan da gaurkoa “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean. Hezkuntza sistema antolatzeko era asko daude, Finlandiakoari erreparatu diogu guk munduko onenen artean kokatu ohi den ereduari. Oinarrizko hezkuntzan, porrota %0,3koa da bertan. Hik Hasi-ko Joxe Mari Auzmendirekin eta Nora Salbotx Amaiurko eskolako irakasarekin heldu diogu gaiari.

Loading player...
|22/05/2017
“Guztiok ditugu LGTBI jarrerak”

Nafarroan abian den aldaketaren baitan LGTBI kolektiboa urrats garrantzitsuak ematen ari da. Gobernuak unitate berezi bat osatu du, iaztik martxan da Kattalingune zerbitzu publikoa eta parlamentuan LGTBI kolektiboaren berdintasuna bermatzeko legea tramitatzen hasiko dira aste honetan. Kepa Yecora Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Institutuko kidearekin eta Erika Salvatierra Urtasun Kattalinguneko langilearekin aztertu dugu egoera.

Loading player...
|19/05/2017
Nola elikatu kirola egin ostean?

Sukalde tartean bere gogoeta eta errezetak ekarri dizkigu ohi bezala Imanol Zubelzuk. Gaurkoan, kirola egin ostean jatea komeni den osagaiez hitz egin digu. Karbohidratoak eta aminoazidoak nabarmendu dizkigu, baita potasioa ere. Nuddleak barazki eta haragiarekin jatea oso egokia izan daiteke baita platano bat jatea ere. On egin!

Loading player...
|19/05/2017
Zer balore dute Errekaleor bezalako guneek?

Atzoko Errekaleorreko gertakariei begira jarri gara tertulian Jon Garmendia eta Ixabel Etxeberriarekin. Antzeko proiektua izan daitekeen Frantziako ZAD guneaz ere egin dugu gogoeta eta Iberdrolaren jardunetik tiraka energia alorrean lortu beharreko burujabetzaz hitz egin dugu. Lasalleren hitzak ere ekarri ditugu.

Loading player...
|19/05/2017
Igandean ospatuko da “MusikaZuzenean” jaialdi akustikoa Urnietan

Igandean ospatuko da aurtengo “Musika Zuzenean” jaialdi akustikoa, Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen gunean. Hitzordua arratsaldeko 19.00etan izango da. Aurtengoa, jaialdi akustikoaren laugarren edizioa izango da, aurreko urteetan Elorrion, Andoainen eta Oreretan ospatu ondoren.

Loading player...
|19/05/2017
“Los servicios sociales están muy masculinizados, dirigidos sobre todo a los hombres”

Esta mañana, en Kalegorrian, hemos conocido una asociación bilbaina que lleva 14 años trabajando en la lucha contra la exclusión social. Hablamos de la Posada de los Abrazos, que ha organizado un vermú solidario para este domingo a las 12.00 de mediodía, en el bar Muga, que en el Casco Viejo de Bilbao y que servirá para recaudar fondos y poder seguir con su labor.

Loading player...
|18/05/2017
Gereziak, ekoizle gazte berriak...azokako "poxak"

Azoken tartean garaiko eta bertako produktuen asteroko errepasoa egin dugu Lierni Elortzarekin. Gereziak izan dira aste honetako nobedade nagusia; Gabiri, Etxauri eta Itxasuko gereziak. Pepino edo luzokerrak ere aipatu ditugu baita udaberriko zizak ere. Beste "poxa", Donostiatik iritsitako ekoizle gazte berria izan da, eztigilea.

Loading player...
|18/05/2017
Hiru urte beste ekonomia bat sortzen

Hiru urte bete ditu Olatukoopek, ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen duten sareak. Gorka Julioaren esanetan “heldutasun puntu bat” lortu du egitasmoak. Une honetan sektore ezberdinetako 25 proiektu barne hartzen ditu. 

Loading player...
|18/05/2017
Energia monopolioari alternatiba

Iberdrolaren gaineko ikerketa dela eta askok erabaki dute argindar enpresa hau alde batera utzi eta gurean ditugun beste alternatiba batzuen alde egitea; Goiener edo I-Ener izan daitezke, bata Hego Euskal Herrian eta bestea Ipar Euskal Herrian bidea egiten ari dira energia berriztagarriak oinarri hartuta herritar kooperatibak sortuta. Ordezkari banarekin hitz egin dugu.

Loading player...
|18/05/2017
Markel Olano contrata un Think Tank estadounidense cercano al Partido Republicano

Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Kizkitza Gil de San Vicente y Hedoi Etxarte han reflexionado sobre Palestina, al hilo de la huelga de hambre que están desarrollando en las prisiones del Estado de Israel cientos de presos políticos palestinos, huelga de hambre que esta semana cumplía ya un mes de duración.

Loading player...
Página 87/ 178