|07/10/2015
Pello Gibelalderen perlak, Errekaleor eta mapa mentalak

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Bilboko berri ekarri digu Aitziber Ibaibarriagaren eskutik. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea eta Larrun hilabetekaria aurreratu dizkigu.

Loading player...
|06/10/2015
Hezkuntza eredua, heriotza duina eta 'Alternatiben herria'

Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, hezkuntza ereduaz Radiokulturakoek Ane Ablanedorekin izandako elkarrizketari egin diogu lekua. Eguneko Adierazpenen tartera, orain 40 urte gerra zikinak eragindako lehen biktima Iñaki Etxaberen ingurukoak ekarri ditugu. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinagarekin hitz egin du, Adela Lago neskato galiziarrak mahai gainean jarritako duin hiltzeko eztabaidaren inguruan. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezekin urriaren 24an Bilbon izango den 'Alternatiben herria'-z aritu gara. Amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak eta Axun Ertzibengoak 'Euskaraz ederrago' kanpainaz esandakoei lekua egin diegu.

Loading player...
|05/10/2015
Euskararen normalizazioa, antzerkia eta Harremanak zentroa

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Oihana Etxebarrietak 'Bilgune kontari'-ren datorren alea aurreratu digu. Elkarrizketaren tartean, UEMAko lehendakari izendatu berri duten Josu Labakarekin egon gara. EHAZEko Itziar Eliasek 'Zergatik Jamil?' antzezlanaz hitz egin digu. Aurrerantzean hilean behin gurean izango den Ana Elosegik Harremanak osasun zentroa aurkeztu digu. Amaitzeko, Txapa irratikoek Zihara Enbeitari 'Lagundu nire kabuz egiten' proiektuaz egindako elkarrizketari egin diogu lekua.

Loading player...
|02/10/2015
Emakumeen Mundu Martxa, Gaur8 eta liburu kritikak

Txapa irratiko Ainhoa Narbaizarekin bat egin dugu hasteko, eta Emakumeen Mundu Martxak Bergaran egindako geldialdiaz hitz egin digu.

Loading player...
|01/10/2015
Zerrenda bateratuak, Kilometroak eta Emakumeen Mundu Martxa

Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforti esker, Bizkaiko kontuen inguruko kronika jaso dugu. 

Loading player...
|30/09/2015
Argia astekaria, Nafarroako zerrenda bateratua eta Emakumeen Mundu Martxa

Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidart batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu.

Loading player...
|29/09/2015
Kataluniako hauteskundeen ondorena, eta "Loreak" filma Oscarretara bidean

Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik bat egin du gurekin, eta euren bueltako kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Tertulian, Aitor Abaroa eta Ander Perez izan ditugu, eta Kataluniako emaitzez gain, han gertatuak Euskal Herrian izan dezakeen eraginaz aritu gara.

Loading player...
|28/09/2015
Emakumeen Mundu Martxa, Katalunia eta ikus-entzunezkoak

 Lehenik eta behin, Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak eta Oarso-Bidasoako Urko Etxebestek Oarsoaldeko berri ekarri digute irratien tartera.

Loading player...
|25/09/2015
Diada, kultur sormena eta kritika, gaurko Zebrabidean

Oiartzun eta Bilbo Hiria irratietako lagunen berri izan dugu irratien tartean.

Loading player...
|24/09/2015
 Gatazkaren konponbidea, Kataluniako bozak eta Alberto Korda argazkilaria

Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu.

Loading player...
Page 32/ 34