|22/02/2016
Gaur 23:00etan: zuzenekoen tartea Burdinola heavy metal irratsaioan. Aurrerapena.

Gaurkoan urrian estreinatutako sailaren lehen atalera itzuliko da Burdinola, eta zuzenekoei eskainitako saioa entzun ahal izango dugu berriro.

|22/02/2016
"Borrokalaria izan naiz beti eta rapa niretzat tresna bat da"

Rap musika egiten du, emakumea da eta euskalduna. La Basu ezizenaren atzean Elena Caballero dago, Barakaldon jaioa 1983an. Duela 20 urte hasi zen rapa egiten eta honen jiran antolatuta du bizimodua. Aire es vida diskoa kaleratu zuen iaz, 800 kopia baino gehiago saldu ditu eta euskarazko diskoa prestatzen ari da orain.

Loading player...
|22/02/2016
#AgurInfo7Perlak Larraitz Lucas: "Zailagoa da jokatzea aditu lanak egitea baino, zelaian segundo batean gauza asko gertatzen dira eta"

Gaurko saioan Larraitz Lucas Realeko kapitain ohia elkarrizketatu dugu. Lucasek aditu lanetan dihardu egun ETBko futbol emankizunetan eta zeregin berri horretan nola dabilen kontatu digu.

Loading player...
|22/02/2016
El euskera también fué vetado en el referendum sobre la OTAN de 1986

Como todos los lunes, el periodista Iñaki Altuna ha repasado nuestra historia más reciente, mientras echaba un vistazo a las portadas del diario EGIN de hace 30 años.

Loading player...
|22/02/2016
Mozarten "40.sinfonia" bi modu ezberdinetan interpretaturik

Maite Idirin sopranoren eskutik, ondorengo hauek entzun ditugu; Monteverdi, Donizetti, Angela Gheorghiu, Mozarten "40.sinfonia"  bi modu ezberdinetan interpretaturik, eta bukatzeko, DIVA filmaren soinu banda.

Loading player...
|19/02/2016
Bihar 9:00etan: Mozarten "40.sinfonia" bi modu ezberdinetan interpretaturik (aurrerapena)

Maite Idirin sopranoren eskutik, ondorengo hauek entzunen ditugu; Monteverdi, Donizetti, Angela Gheorghiu, Mozarten "40.sinfonia"  bi modu ezberdinetan interpretaturik, eta bukatzeko, DIVA filmaren soinu banda.

|19/02/2016
Hotzaren aurkako menu berezi musikala

Hotzaren aurkako menu berezi bat sukaldatu dugu irratsaio honetarako. Antipastiak psikodelia ukitua dute (Kula Shaker-en errezeta), hurrengo platerrek r&b, pop-eletroniko eta ambient esentzia (sukaldariak Santigold, Floatingn Points, Prince Innocence & co. ) eta postrea, zu zeuk aurkitu beharko duzu, entzule maitea. On egin eta ez ahaztu belar-likorea.

Loading player...
|19/02/2016
The Skatalites, Western Standard Time Ska Orquestra eta The Oldians, Reggae Fever saioan

Reggae Fever irratsaioaren atal berri bat iritsi da. Atal berri honen gidariak The Skatalites izango dira, asteko klasikoaren protagonistak izango dira eta Western Standard Time Ska Orquestra, The Oldians eta Hepcat bezalako taldeak entzuteko bidea irekiko digute. Gozatu Reggae Fever!

Loading player...
|18/02/2016
23:00etan Reggae Feaver saioan The Skatalites, Western Standard Time Ska Orquestra eta The Oldians
Osteguna iritsi da eta berarekin batera ere Reggae Fever irratsaioaren atal berri bat. Atal berri honen gidariak The Skatalites izango dira, asteko klasikoaren protagonistak izango dira eta Western Standard Time Ska Orquestra, The Oldians eta Hepcat bezalako taldeak entzuteko bidea irekiko digute. Gozatu Reggae Fever!
|17/02/2016
Eskola berriko disco-soul musika, Revolutionary Grooves irratsaioan

Aste honetako irratsaioari dagokionez, eskola berriko disco-soul musika saioa izan dugu. Artista hauek entzun ditugu: Eugen White, Geniqua, Audio, Laura Jackson, Leroi Burges, All Bloom Flect, Ibone Gade, Claire Evers...

Loading player...
Page 440/ 458