|03/06/2016
Rockumentalak Yellowsubmarinesen

Ez dugu musikari bat gonbidatu saio honetan: bere ezagutza musikalak kuxkuxeatu eta berak parte hartzen duen proiektuari buruz hitz nahi genuen. Iñigo Artetxek aukeratutako hiru kantuen bitartez Rockumentalak! zikloaren abenturak eta desbenturak ezagutu ditugu. Gure aukeraketa propioa? Korrontearen alde berdinean lasai hildakoa egitea bezala da; Soko, Shabazz Palaces, Pantha du Prince, Lone eta musikari estupendo gehiago.

Loading player...
|24/05/2016
Alejo Orbegozo gure urpekontziko lehen tripulante gonbidatua

Aurrenengo aldiz gure urpekontziaren historian gonbidatu bat izan dugu: Grises taldeko Alejo Orbegozo. Salbamendu-jaka jantzita hiru kantu aukeratu eta hauek azaltzeko eskatu genion. Emaitza (Alejo ez zitzaigun ito), Neon Indian, Hot Chip, Aisha Devi etab. entretenitu bat entzun nahi badituzu, sakatu play-a oraintxe bertan!

Loading player...
|11/05/2016
Elektronikaren ozeano sakonera espedizioa

Elektronikaren ozeano sakonera bidali dugu saio honetan urpekontzia espedizio bat burutzera. Arrain abisal batzuk topatzeaz aparte, Raime eta Grandbrothers-en kantu instrumentalekin egin du enkontru. Lemonade, LA Priest eta The Black Madonna-rekin ur-lasterrak dantzan ikusi ditu. Delorean-en azkenego harribitxiarrekin ere egin du topo. Eta noski, Prince ere hor zebilen, dirdira eginez-

Loading player...
|25/04/2016
Ezagutzen duzu Kaitlyn Aurelia Smith-en musika?

"Menestra glamourosoa da saio honetan topatuko dezutena. Osagaien aukeraketa ez da erraza izan, azkenean garaikoak ez direnak ere aukeratu ditugu Supertramp adibidez. Osagai freskoenak: the Go! Team, Kaitlyn Aurelia Smith, Clement Bazin, ... Postrea noski ere menuan sartzen da (gaurkoan eskuzabalak izan gara!), guztiz digestioari laguntzen dioten horietakoa. On egin!"

Loading player...
|31/03/2016
Emakumeak protagonista YellowSubmarine saioan

Purplesubmarine saioa da entzungo duguna; bertan agertzen diren musikari denak munduko bazter oso desberdinetako emakumeak dira. Elektronika kontzeptuala Kuwaitik Fatima Al Quadiri-ren eskutik, hip-hop australiarra Iggy Azaleak egina edo Kali Uchis-ek Colombiatik dakarkigun r&b-a izango ditugu (beste hainbat musikari izugarrien artean)  saio more eta potente honetan. 


Loading player...
|04/03/2016
Ojo aste honetako apologia kantuarekin!

Nobedade fresko-freskoekin betetako irratsaioarekin gatoz oraingoan, eta ez zaparradengatik bakarrik. Woods, Moderat eta Wild Nothing-en azkena ekartzeaz aparte, Sufjan Stevens-en Illionis diskaren 10. urteurrena ere ospatzea ere egokitu zaigu. Erritmo latindarrak ukitu elektronikoekin ekartzea ere erabaki dugu Chancha Via Circuito-ren eskutik. Ojo! Bukaerako apologia kantua ez galdu, azken traka nahiko potentea aukeratu dugu eta!

Loading player...
|19/02/2016
Hotzaren aurkako menu berezi musikala

Hotzaren aurkako menu berezi bat sukaldatu dugu irratsaio honetarako. Antipastiak psikodelia ukitua dute (Kula Shaker-en errezeta), hurrengo platerrek r&b, pop-eletroniko eta ambient esentzia (sukaldariak Santigold, Floatingn Points, Prince Innocence & co. ) eta postrea, zu zeuk aurkitu beharko duzu, entzule maitea. On egin eta ez ahaztu belar-likorea.

Loading player...
|08/02/2016
Owiny Sigoma Band, Mac DeMarco, eta Jupiter Jon kuadrila sinpatikoa

"Eskafandra ondo itxi eta musika sakonki entzuteko saioa da hau. Nairobiko doinuak Owiny Sigoma Band-en eskutik, bestalde bihotza hunkitzen duen folk lo-fi-a Weyes Blood-ek egina. Eta noski Mac DeMarco, Odesza, Jupiter Jon eta beste kuadrilla sinpatiko batzuk ere ibiliko dira gure inguruan igerian ur burbuilak botatzen. "

Loading player...
|22/01/2016
Bowieren izarhautsak eta bertsiogintza

Bowieren izarhautsak ere iristi dira Yellow Submarinesen lasterretara. Saio honetan omenaldi txiki bat egingo diogu gure bi kantu gogokoenekin. Honetaz aparte, bertsioak, bertsioak eta bertsioak! Hainbat kantu mitikoen bertsioak entzuteko aukera izango duzue: Joy Division, The Strokes, Neil Young... Itsas-perla hauek galduko dituzu?

Loading player...
|18/12/2015
Jeitsi periskopioa! Hemen da Yellowsubmarines

"Yellow Submarines-en bigarrengo urperaldiaren momentua iritsi da. Periskopioa jaitsi eta submarino hori honen barnean erritmo desberdinetako kantuak entzuteko aukera izango duzue. Bonobo, Marine Girls, John Maus, Peaches edo Svper ibiliko dira nasaiki igerian gure inguruan. Hartu pipa eta kamiseta marraduna, kontuz mareatu gabe! "

 
Loading player...
Page 1/ 2