|2018/12/10
[Tertulia] «Ezin zaio kaleak hartzen utzi eskuinari»

Jaka Horien mugimenduaren ezaugarriez aritu dira tertulian Zuzeu-ko Beñat Hach Embarek eta Hala Bedi-ko Igor Goikolea. Parisen berriki izan denez, hangoekin egindako solasaldiak ekarri ditu. Mugimendu hau zertan bilakatzen den ikusi behar orain, baina eskuinak berau probestu dezakeela ikus daiteke, ezin zaio utzi kaleak hartzen ordea.

Loading player...
|2018/12/10
#Info7AgurBira Arrosa Irrati Sarea, elkartu eta bultzatzea

#Info7AgurBira honetan geldiune ederrak egiten ari gara. Gaurkoa berezia da, Arrosa Sareko kideak gonbidatu baititugu gurera. Info7 Irratia sorretatik Euskal Herriko irrati libre eta komunitarioen Arrosa Sarearen parte izan da. 2001ean sortu zen sareak elkarlanerako esparru bat egon zitekeela uste zuen. Molotov Irratiko Irantzu Jauregi eta Herri Irratiko Txema Auzmendi lehen administrazio kontseiluko kide izan ziren. Atzera begira jarri gara sorrera hura gogoratzen, baita etorkizunera begiratu ere.

Loading player...
|2018/12/10
Tertulia política desde el Parlamento de Gasteiz sobre presupuestos

Hoy Kalegorrian se ha trasladado al Parlamento de Gasteiz para debatir sobre los presupuestos. En la tertulia han participado Iker Casanova de EH Bildu, Josune Gorospe del PNV, Eneko Andueza del PSE y Julen Bollain de Elkarrekin Podemos. 

Loading player...
|2018/12/10
23:00etan: Azken metal dantza eskainiko du Burdinola irratsaioak

Kataluniako Vidres a la Sang taldearen "Set de Sang" diskoa izango dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Bloodbath, Children Of Bodom, Horrendous eta Stortregn banden berriena ere eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, Amurrioko Nakkiga taldearen "Agurraren Harkaitza" diskoa nabarmenduko dute, Arkhos eta Torheit banden doinuekin batera. 23:00etan bat egin heavy metalarekin!

|2018/12/07
#Info7Agurbira Donostiako herri-harresia, lagunak eta besarkada berezi bat

Donostiako Boulebarrean geldialdia egin dugu Gipuzkoako hiriburuan izan zen 'herri-harresia' gogora ekartzeko. Egun horietan gertatu zena bertatik-bertara segitu ahal izateko kazetarien 'talaia' izan zen kioskoan eseri ditugu Oier Lorente eta Mari Paz Casanova. 'Herri-harresian' parte hartu zuten biek, baina modu desberdinean. Lorente atxilotze arriskuan zegoen gazteetako bat da eta Casanova berriz, Egoi Alberdiren ama, alegia, Lorenterekin batera atxilotze arriskuan zeuden 9 gazte auziperatu horietako baten ama. 2013ko apirila hartan Donostian gorpuztu zen elkartasun horren alde biak batu ditugu, beraz, solasaldian; jasotzen duenarena eta ematen duenarena.

Loading player...
|2018/12/07

Ondarroako 'zubi-harresian' desobedientzia eta elkartasuna batu ziren. Erdian, jendez babestuta, berriz, Urtza Alkorta ondarroarra. Bost egun zirraragarri horietan gertatu zena zuzenean kontatu genizuen Info7 Irratian eta, gaur, bost urte beranduago 'elkartasun harresi' hori eraiki zen leku berera itzuli gara Urtzarekin hitz egiteko eta orduko hartan gertaturikoak oroitzeko. «Egun horietan bizitutakoaren ondorioz, nik uste nuena baino bihotz gehiagotara iritsi nintzen. Ekarrizketa hau probestu nahiko nuke bihotz horiei guztiei benetako eskerrak helarazteko»

Loading player...
|2018/12/07
Eguberrietan doluan gaudenean egoera kudeatzeko gakoak

Eguberrien atarian, familiarekin eta ingurukoekin egoteko egunak izango dira. Senideren bat edota ingurukoren bat hiltzen zaigunean, momentu zailak dira askorentzat. Doluaren eta gabonen inguruan mintzatu zaigu Aingeru Oiartzabal psikologoa. Egoera nola kudeatu gako batzuk eman ditu. Eskerrik asko Aingeru azken hilabeteotan gurekin egin duzun kolaborazioagatik.

Loading player...
|2018/12/07
Quark: Modela, euskarazko itzultzaile adimenduna

MODELA aurkeztu dute, euskarazko itzultzaile automatiko adimenduna. Orain arteko euskara itzultzaile automatikorik onena da MODELA. Azken belaunaldiko teknologia adimenduena du oinarri eta tresna azkarra eta erabil erraza da.

Loading player...
|2018/12/07
«Bakarka aritzen naizela, sakonera handia sentitzen dut kantuetan»

Lehen diskoa 1980an kaleratu zuenetik, etengabea izan du jarioa Ruper Ordorikak. Bere kantuak euskal kantugintzaren baitakoak dira, herri honen iruditerian eta kontzientzian geratu direnak. Errekaso baten gisan, emariak ez du etenik. Azken estudioko lana kaleratu du, 'Bakarka'. Gitarra eskuan, bere ibilbide ezaguneko hamabi kantu grabatu ditu.

Loading player...
|2018/12/07
«El elemento territorial es la base de la extrema derecha española desde su nacimiento»

Tras la última cita electoral de Andalucía, Vox se ha colocado en el centro del debate político. Hemos abordado del auge de la extrema derecha con Jordi Borràs, fotoperiodista e ilustrador catalán, especializado en movimientos de ultraderecha. Periodista que ha sufrido durante años el acoso de los ultraderechistas y que en julio fue agredido por un policia español al grito de «Viva Franco».

Loading player...
Orria 5/ 755