|2016/04/12
Bikingo jantziarekin muturreko metalaren hainbat nobedade aurkeztu ditu Burdinola heavy metal irratsaioak

Nazioartekoen artean, Suediako AMON AMARTH taldearen "Jomsviking" diskoa izan da protagonista. Bestalde, Ihsahn, Novembre, In Malice's Wake eta Wormed banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, UR arabarren "Sunt Lacrimae Rerum" diskoa nabarmendu dute, Virulency eta Horn Of The Rhino taldeen doinuekin batera.

Loading player...
|2016/04/11
23:00etan: bikingo jantziarekin muturreko metalaren hainbat nobedade aurkeztuko ditu Burdinola heavy metal irratsaioak (aurrerapena)

Nazioartekoen artean, Suediako AMON AMARTH taldearen "Jomsviking" diskoa izango da protagonista. Bestalde, Ihsahn, Novembre, In Malice's Wake eta Wormed banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, UR arabarren "Sunt Lacrimae Rerum" diskoa nabarmenduko dute, Virulency eta Horn Of The Rhino taldeen doinuekin batera. Hitzordua 23:00etan!

|2016/04/09
Konpositore errusiarrak izango dira protagonista Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, ekialdera hurbilduko gara biharko Klasikoak irratsaioan. Jose Maria Usandizagak bidea irekiko du euskal musikaren tartean, baina segidan nazioarteko autoreen obrak entzungo ditugu. Konpositore errusiarrak izango dira nagusi baina jatorri ezberdineko lanak aditzeko aukera ere izango dugu.

Loading player...
|2016/04/08
Bihar 9.00etan: konpositore errusiarrak izango dira protagonista Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, ekialdera hurbilduko gara biharko Klasikoak irratsaioan. Jose Maria Usandizagak bidea irekiko du euskal musikaren tartean, baina segidan nazioarteko autoreen obrak entzungo ditugu. Konpositore errusiarrak izango dira nagusi: Dmitri Shostakovich, Piotr Ilich Tchaikovsky eta Nikolai Rimsky-Korsakov. Baina jatorri ezberdineko lanak aditzeko aukera ere izango dugu: Ludwig van Beethoven, Jules Demersseman, Felix Mendelsohn, Joseph Haydn eta Giuseppe Verdi.

|2016/04/08
"Gure musikak duen funtzio soziala kontatzeko gogoa genuen"

Iñigo eta biyok emanaldia aurkeztu berri dute Asier Gozategik eta Iñigo Goikoetxeak. 25 urtek askorako ematen dute eta urte horietan plazetan bizi eta plazetatik jasotakoaz jaio da emanaldia, kontakizun intimoa eta zuzeneko musika uztartzen dituena. "Plazan herria egitea" ikusi dute eta hori kontatu nahi dute.

Loading player...
|2016/04/08
Liquidator Music disketxearen nobedadeak Reggae Fever irratsaioan

Udaberriko oporrak eta gero bueltan da Reggae Fever Irratsaioa. Asteko Klasikoa eta gero Zartako-K talde nafarra entzun dugu, bideoklip berriarekin datoz Tafallarrak. Ondoren Liquidator Music disketxearen bi lan berriak aurkeztu ditugu: Gigantes Magneticos-en Power of Choice LPa eta Alpheus-en So Brave 7" berria. Saioa amaitzeko Asteburuko Proposamena iritsiko da Los Granadiansekin. Gozatu Reggae Fever!

Loading player...
|2016/04/07
Gaur 23etan, Liquidator Music disketxearen nobedadeak Regga Fever-en
Udaberriko oporrak eta gero bueltan da Reggae Fever Irratsaioa. Asteko Klasikoa eta gero Zartako-K talde nafarra entzungo dugu, bideoklip berriarekin datoz Tafallarrak.
|2016/04/05
Hard rockaren eremu zabalean barneratu da Burdinola heavy metal irratsaioa

Nazioarteko nobedadeen artean, Norvegiako CIRCUS MAXIMUS taldearen "Havoc" diskoa izan da protagonista. Bestalde, Soto, Bonfire eta Blaze Bayley banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, LATE TO SCREAM bizkaitarren "Between Droughts And Fires" diskoa nabarmendu dute, Meltdown eta Airless taldeen doinu berriekin batera.

Loading player...
|2016/04/04
23:00etan: hard rockaren eremu zabalean barneratuko da Burdinola heavy metal irratsaioa (aurrerapena)

Nazioarteko nobedadeen artean, Norvegiako CIRCUS MAXIMUS taldearen "Havoc" diskoa izango da protagonista. Bestalde, Soto, Bonfire eta Blaze Bayley banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, LATE TO SCREAM bizkaitarren "Between Droughts And Fires" diskoa nabarmenduko dute, Meltdown eta Airless taldeen doinu berriekin batera. Hitzordua 23:00etan.

|2016/04/04
El accidente de un helicóptero de ETB conmocionó a la sociedad vasca hace 30 años

Como todos los lunes echamos un vistazo a nuestro historia más reciente con la ayuda del periodista Iñaki Altuna y repasando la hemeroteca de EGIN.

Loading player...
Orria 430/ 458