Konpositore errusiarrak izango dira protagonista Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, ekialdera hurbilduko gara biharko Klasikoak irratsaioan. Jose Maria Usandizagak bidea irekiko du euskal musikaren tartean, baina segidan nazioarteko autoreen obrak entzungo ditugu. Konpositore errusiarrak izango dira nagusi baina jatorri ezberdineko lanak aditzeko aukera ere izango dugu.

Audio_placeholder

Konpositore errusiarrak izango dira protagonista Klasikoak irratsaioan

Loading player...
Dimitri Shostakovich
Dimitri Shostakovich

Izan ere, Dmitri Shostakovichen 3 obra ezagutuko ditugu hasieran: "Jazz Suite - Martxa", "Little Polka" eta "Waltz". Jarraian, Europako beste herrialdeetara hurbilduko gara: Ludwig van Beethovenen "9. Sinfonia"-ren pianorako Liszten bertsioa, Jules Demerssemanen "Fantasie", Felix Mendelssohnen "4. Sinfonia (La Italiana)" eta Joseph Haydnen "Sonata in E Minor - Presto", Giuseppe Verdiren "Celeste Aida".

Amaitzeko, Errusiara bueltatuko gara Piotr Ilich Tchaikovskyren "Intxaur Kaskatzailea"-rekin eta Nikolai Rimsky-Korsakoven "Urrezko Oilarra - Eguzkiari himnoa"-rekin.